BAK-Gesto
por la Pazen
printzipioak Oinarrizko Hastapenetan jasotzen
ziren eta hona hemen orduko hitzen interpretazio gaurkotua:
- Pertsona ororen bizitzeko eskubidea defendatu Giza Eskubide guztien ardatz gisa.
- ETAri nahiz beste edozein terrorismori arbuioa erakustea beharrrezkoa da, gizarte osoaren kontrako erasoa hartuta, eta, beraz, berehalako eta behin betiko amaiera exijitu egin beharko da
- ETA eta bere auspoa behin eta berriro puzten zutenak izan dira erantzule bakarrak, nork bere astoari egiten baitio arre eta so; hartara, eurak berak dira ETA amaitzea lortu eta exiji dezaketenak, inolako konpentsazio politikorik eman gabe. Horretan, sekulako ardura dute apopilo horiek.
- Biktimekiko konpromiso sozial eta elkartasun aktiboa babestu behar dugu; euren onespena beharrezkoa da baita gure gizarte-oroimenera ekarri ere.
- Bakezko etorkizun duina eraikiko badugu, indarkeriren deslejitimaziotik hasi beharko gara, terrorismoak inolako azalpenik, aitzakiarik edo kontestualizaziorik jasaten ez duelako.
- Bakearen eta biktimen aldeko zeregina, denok batera eta arlo aurre-partidistan egin dadila
- Gizartean diren edozein gatazka mota ezin dira indarkeriari lotu derrigorrean, ez baitago zergati-ondorio ekidin ezineko bat.
- Gure gizartearen muina bera den aniztasuna ez da berez arazo eta berau abiapuntu hartuta, aberastasuna, desberdintasuna eta adostasunaren aldeko apostu garbia egingo dugu.
- Terrorismoaren aurkako borroka Giza Eskubideak eta pertsona guztiekiko hastapen demokratikoak urratu gabe egit behar dela babestu eta exijitu.