Bahitutakoen askatasunaren aldeko mobilizazioa

Bahitutakoen askatasuna eskatzeko mobilizaziorako kanpainengatik egin zen ezaguna eta eskaini zioten aitorpena Bakearen aldeko Koordinakundea-Gesto por la Pazi, Espainian zehar. Kanpaina horietako batean, gizartean entzute handienetakoa izan zuen sinboloa hedatu zuen: lazo urdina.

Kanpaina honen eta, beranduago, Jose Maria Aldaia, Jose Antonio Ortega Lara eta Cosme Delclauxen etenik gabeko bahiketekin egin ziren kanpainen ondorioek azterketa xeheagoa merezi dute. Hauxe zioen Mª Jesus Funesek, ‘La salida del silencio’ bere liburuan: ‘1993. urtea, urte erabakigarria da prozesu honetan. Gizarteak Julio Iglesias enpresari gipuzkoarraren bahiketari emandako erantzunak inflexio-puntua markatzen du bakearen aldeko mobilizazio sozialean. Milaka eta milaka euskal herritarrek, gaitzespen jarduera iraunkorra bultzatu zuten, bahitutakoaren askatasuna jendaurrean eskatuz eta hori pentsaezina zen aurreko garaietan’. Soziologo honen arabera, Julio Iglesias Zamoraren askatasunaren aldeko mobilizazioaren eragina ezker abertzalea deitutakoarengana ere iritsi zen: ‘Ezker abertzaleak harriduraz beteta bizi izan zuen 1993an Julio Iglesiasen bahiketaren aurkako gizarte erantzuna. ENAM/MLNV delakoaren jardunbide berria jasotzen duen Oldartzen txostena, “indarrak pilatzeko, desadostasunik gabe ba egiteko eta borrokarako fronte guztietan gogortasuna areagotzeko dei egiten duena”, 1995. urtean onartu zuten, urte batzuez barne eztabaida izan ondoren. Zalantzarik gabe, bakearen aldeko taldeen mobilizazioari aurre egiteko defentsa-erantzuna da, neurri batean’.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria