Bakearen aldeko Koordinakundeak indarkeriaren aurreko jarrerei dagokienez landu zuen printzipioetako bat, Estatuari indarkeria legitimoaren monopolioa proportzionaltasunaren printzipioaren arabera gauzatu zezala eta kontrol demokratikoen eta justiziaren ekintzaren menpe egon zedila exijitzea izan zen.
Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea–Gesto por la Pazek beti defendatu zuen terrorismoaren aurkako politikaren eta espetxe-politikaren arteko independentzia. Beraz, BAK-Gesto por la Pazek mantendu zuen ideia honakoa da, terrorismo delituen ondorioz preso zeuden pertsonen espetxe-egoera legedian biltzen diren printzipioetan oinarritu behar zela beti (birgizarteratzetik hasita) eta berau ez zela erabili behar terrorismoaren aurkako neurri bezala, presoaren ingurukoengan presio egiteko egoeraren arabera.
BAK-Gesto por la Paz beti azaldu zen, legeak eta hartzen ziren neurriek salbuespenetik ahalik eta gutxien izatearen alde, gehiegikeria edo tratu txarrak ahalbidera zitzaketen zigorgabetasun esparruak deuseztatzearen alde, legeria inpartzialtasunez ezartzearen alde eta arbitrariotasun bihur zitekeen zuhurtasuna murriztearen alde. Behin atxilotua epaiketa zuzenean kondenatuz gero, BAK-Gesto por la Pazen gailendu zen ideia birgizarteratzearena izan zen, horrek herritar bat bizikidetasunerako berreskuratzea zekarrelako.