Hilketa guztien aurka

BAK-Gesto por la Pazek bizitzeko eskubidearen aldarria eraman du beti ikur gisa, terrorismoak edo Estatuak burutu zezakeen legez kanpoko indarkeriak proposatzen zuten alternatibari uko biribila eginez. Bizitzeko eskubidearen nahitaezko defentsa sutsuaren baitan, ekintza terroristetan hiltzen zirenen bizitzeko eskubidea ere defendatzen genuen. Auzi honek izan zuen eztabaidarik eta aurkaririk; bai Gestoren inguruko zenbaitek bai gizartearen zati garrantzitsu batek ez dute gaitzespen hau partekatu, edo hainbatek gogoz kontra onartu.

Izan ere, ETAko kide baten hilketaren aurkakoak zireneko gestoak –bai berak lehergailuak manipulatuta hilda, bai poliziarekin izandako segadan hilda-, meheagoak ziren, jende gutxiagokoak. Hilketa guztien kontrako mezuak koherentzia sendoa ematen zion elkarte baketsu honi; baina aldi berean, kritika latzak jaso eta jasan genituen hainbat pasartetan. Edozelan ere, ez genion sekula egiteari utzi. Aitzitik, giza-kate bat antolatu genuen 1993an, -Bakearen eta adiskidetzearen alde bat eginda- Billabona eta Bentaundi lotuko zituenak, “indarkeriaren eta terrorismoaren lehenengo biktimak hil ziren lekuak” hain zuen. BAK-Gesto por la Pazekin konpromisoa hartzen zuen edonork bai ala bai eusten zion printzipio honi; alegia, Gestoko kide izateko sine qua non partitu behar zen hilketa guztien aurkako ideia hau.

Bada, hilketa guztien aurkako mezu honen inguruan, gizartearen jarrera ulergaitzari dagokiola, MLNV-ENAMek izan zuen erreakzioa aipatzekoa da. Ezker abertzalea deritzanak ez du inoiz jasan ustez “euren hildakoak” direnen aurrean BAK-Gesto por la Pazek ere gaitzespena erakutsi izana. Horra hor adibidea: 1989an, eskuin muturreko bi kidek Josu Muguruza akabatu zutenean, gestoetara joan ziren askori erasoak eta mehatxuak jaurtiki zizkieten. Ez zen, gainera, kasu bakana eta bakarra izan Mostrar anexosAnexos: El Correo gesto etarras.

Hilketa guztien aurkakoarena ondo azaltzen duten artikulu bana dugu:Imanol Zubero eta Ana Rosa Gómez Moral adiskideek idatzitakoak.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria