Miguel Angel Blanco

Bederatzi egun geroago, BAK-Gesto por la Pazeko kideek eguneroko bizitzari berrekin ere egin ez ziotenean, ETAk Alderdi Popularreko zinegotzi Miguel Angel Blanco bahitu zuen eta 48 orduko epea ezarri zuen gobernuari txantajea egiteko, presoak Euskal Herrira ekartzeko exijituz. Berriz ere lazo urdina, berriz ere jendeari dei egin zitzaion kalera atera zedin. Zoritxarrez, eta egun horietan gizarte mobilizazio itzelak egin ziren arren, ETAk bere mehatxua bete egin zuen eta bi egun geroago hil egin zuen Miguel Angel Blanco.

Zaila zen, benetan, hainbesteko gizatxarkeria, hainbesteko koldarkeria, hainbesteko samin, hainbesteko amorru jasatea. Herritar suminduak eta, batez ere, haserretuak, kalera atera ziren eta Herri Batasunako kideei beren egoitzetan agiraka ere egin zien. BAK-Gesto por la Pazek lasaitasuna eskatu zuen, erantzun bortitzen gorakada arriskutsua ekar zezaketen aukerak saihesteko. 

Baina sumindura hura ez zen konpromiso iraunkorra bihurtu. Datu adierazgarria: Migel Angel Blancoren hilketa gaitzesteko Bilboko Areatzan deitu zen bilkura isilean –uztailak 14- 600 lagun baino gehiago bildu zen. Hala ere, ETAk Basaurin, irailaren 6an, Daniel Villar Enciso polizia nazionala hil zuenean 80 lagun inguru baizik ez zen bildu. 

‘Gero, gure itxaropena galdu izanaren berriak, gizartea berriz kalera ateratzea ekarri zuen, oraingoan, “heriotza hark zerbaitetarako balio izango zuela”, hau da, giza biziaren hauskortasunaren aurka eraso egitearen doilorkeriaren bitartez gehiengoaren borondatearen aurkako azken erasoa izan zela ziurtatu arte etxera bueltatzeko asmorik gabe. Gaur, badakigu gure nahia ez dela bete. Denoi eraso egin digute Daniel Villar Encisoren hilketarekin, bere biziari ere epemuga jarri ziotelako, nahiz eta gure begien aurrean ez izan. Norbaitek zure izena gurutzeaz markatzen duenetik, beste norbaitek aukeratutako arma erabiltzen duen, zure biziaren aurka egiten duen eta izuaren estatistikako gurutze bihurtzen zaituen artean igarotzen den epea da. Eta, Danielek bere biziari epemuga jarri ziotela ez zekien bezala, geuk ere ez genekien uztaileko egun haietan dagoeneko beragatik negar egiten genuela’. ‘Blanco para la Paz’. Bake Hitzak-Palabras de Paz, nº 26)

Bere aldetik, Mª Jesus Funesek, ‘La salida del silencio’, liburuaren sarreran, Miguel Angel Blancoren bahiketak eragin zuen erantzunaz ari denean, zera dio: Ermuko zinegotziaren atentatuak eragindako mobilizazioak euskal gizartearen eraldaketa-prozesu luze eta konplexuaren manifestazio adierazgarri puntual eta sendoa dira, ez gehiago ezta gutxiago ere. Eztanda handia, “Ermua eragina” edo “Ermuko espiritua” bezala ezagutu zena, aldaketa-prozesuaren kristalizazioa izan zen, bere historia eta bere protagonistak dituen gertaeren kate ordenatuaren sintesi pribilegiatua (…) Miguel Angel Blancoren bahiketa katalizatzailea izan zen, gizarte erreakzioaren mekanismoa bizkortzea ekarri zuen eragilea izan zen, erreakzio hori ez zelako hutsean gertatu; eremua ereiten eta ongarritzen joan zen historia zehatza dago (…) Protestarako bitartekoak dagoeneko eraikita zeuden eta horrek azaltzen du, neurri batean, bere arrakasta’.

1997ko uztailak 12 

Bakearen aldeko Koordinakundeak bat egin zuen eta zuzenean lagundu zuen Ajuria Eneako Hitzarmeneko alderdiek uztailaren 12rako Bilbon antolatu zuten manifestazioan. Egun horretan bukatzen zen ETAk gobernuari eman zion 48 orduko epea presoak hurbil zitzan, bestela Miguel Angel Blanco hilko zuelako. Uztailaren 13an hiriburuetan egin ziren bilkura isilen deialdia babestu eta lagundu zuen.

1997ko uztailak 14

BAK-Gesto por la Pazek ohiko bilkurak antolatu zituen Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzesteko.

1997ko uztailak 16

Bakearen aldeko Koordinakundea – Gesto por la Pazek prentsaurrekoa eskaini zuen Miguel Angel Blancoren hilketa gaitzesteko manifestazio eta ekitaldietan lasaitasunez, baretasunez eta jarrera baketsuaz jokatzeko eskatuz.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria