Aurrekariak

Demokraziaren hasierako urteetatik aurrera, euskal gizartea indarkeriaren nahiz ETAren terrorismoaren aurka atera zen kalera, baita gizarte baketsu eta adiskidetuaren alde ere. 

Alderdi politikoak

Hasierako erreakzio batzuk alderdi politikoek sortuak izan ziren. Hona hemen esangutsuenetako batzuk:

  • 1978ko urriaren 28an EAJ-PNVk deitutako manifestaldia. “Euskadi aske eta bakean” lemapean egindako manifestazio hura, hainbat indar politiko eta sindikalek ere sostengatu zutenMostrar anexos Anexos: 19781029 prensa manifa PNV
  • 1980an euskal intelektual talde batek sinatutako manifestuak zera zioen: “gugandik eta gure artean jaio eta bizi den indarkeriak, benetan bihur gaitzake gupida gabeko borrero, sopikun edo babesle ipurgarbitzaileMostrar anexos Anexos: 19800527  prensa llamamiento intectuales.
  • 1980ko azaroaren 14an, Herri Batasunak ez beste alderdi guztiek egindako bakea eta konkordiaren aldeko deialdiaMostrar anexos Anexos: 19801115 prensa Frente para la Paz.
  • Jose Mª Ryan ingeniariaren askatasuna eskatzeko Bilbon izandako manifestazio handiaMostrar anexos Anexos: 19810206 prensa Ryan.
  • 1983ko urtarrilaren 16an, ETAk bahitu eta bere familia estortsionaturik, Miguel Ignacio Echeverriaren askatasuna exijitzeko izandako manifestazioa.Mostrar anexos Anexos:19830117 prensa Miguel Echeverria.
  • 1983ko otsailaren 7an, ETAk Banco de Vizcayaren aurka burututako atentatuan eraildako hiru pertsonen aldeko manifestazioa egin zen BilbonMostrar anexos Anexos:19830208 prensa manifa BBV.
  • Urte bertsuan, urriaren 22an, Martín Barriosen hilketaren kontra Eusko Jaurlaritzak lideratutako manifestazioak goiburu argia izan zuen: “Herriarekin, ETAren aurka”Mostrar anexos Anexos: 19831023 prensa manifa Martin Barrios.
  • Ordizian ETAk Yoyes erail zuen eta horren aurkako erantzuna ere irmoa izan zen 1986ko urriaren 18anMostrar anexos Anexos:1986 prensa Yoyes, Haren ondorioz, hainbat hiritar taldek burututako “Isilik egotearen aurka” kanpaina ez zen makala izan Mostrar anexos Anexos:1986 Contra el silencio.

Gizarte-ekimen zenbait

Urte hauetan, berezko eta bestelako jatorria zeukaten hainbat ekimen hiritar sortu ziren han-hemenka. Hauetako bat Artesanos por la Paz1 izan zen. Kideok ez zuten euren burua bakegiletzat, ez-biolentotzat baizik. 1982ko abenduaren 23an, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean lehenengo elkarretaratzeak antolatu zituzten; ordu erdiko kontzentrazioak omen ziren eta aldarri orokorrak zituzten. 1985-87 bitartean garatu ziren ekimen horiek.
1983ko ekainaren 23an, Pasai Donibanen izandako atentatuan Juan Maldonado guardia zibila hilik suertatu zen; ondoren, gazte kristau talde batek -14, hain zuen- Bilboko Alde Zaharreko Santiagoko Parrokiari lotuak, erailketa salatzeko kartel-kokatze bat antolatu zuten auzoan zehar. Hurrengo egunean, Emilio Juan Casanovaren erailketa dela-eta, berriro atera ziren kalera. Orduko hartan, 17 gazte izan ziren eta beste hiru lotu zitzazkien. Irainak eta txanponak bota zizkieten zenbaitek, baina beste batzuk hausnartzen hasi ziren.
Deustuko Unibertsitateko ikasle batzuek, Alberto Martín Barrios Farmazi Kapitainaren erailketaren aurkako elkarretaratzea egin zutenMostrar anexos Anexos:1983 Reacciones asesinato Martin Barrios kanpusean, 1983ko urriaren 21ean, bahituta zenbait egun emandakoan. 1500 ikasle inguruk hartu zuten parte. Unibertsitate horretatik bertatik irten zen Enrique Casas senadorearen erailketaren aurkako manifestazioa, 1984ko otsailaren 23anMostrar anexos Anexos:19840225 Deia Enrique Casas estudiantes.

(1) Artesanos de la Paz taldea Estrasburgen 1981eko urtarrilaren lehenean sorturiko mugimendua da. Segituan, Frantziako beste hamabi bat hiritan eta Alemaniako beste hirutan ere piztu zen. Euren iturria ez-indarkeria zen eta euren helburua gerren salaketa eta armamentuaren areagotzearen aurkako kontzientzia piztea zen. Salaketa hori mamitze aldera, kaleko leku jendetsuan, asteko ordubeteko agerraldi ixila burutzen zuten. Denbora horretan, armamentuaren areagotzeak gizateriari zer dakarkion eta gerraren ondorioak zeintzuk diren hausnartzera gonbidatzen zuten. Horrelako ekimenez gain, jendaurreko baraualdiak edo pertsona ezagunen iritziak ere agertzen zituzten aldian-aldian. Askotariko jatorri eta ideologiadun pertsonak ziren euren kideak, baina ezaugarri partekatu bat zeukaten: ez-indarkeria. Hemen, isileko kontzentrazioak ziren, eta panel batzuk kokatzen zituzten, astean zehar izandako berriren bat nabarmenduz, esaterako, gerrekin, armamentuarekin, giza-eskubideen urraketekin edota ETAren atentatuekin zerikusia zutenak.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria