Bake Hitzak-Palabras de Paz

1992an gure hedabide propioa sortzearen inguruan ibili ginen bururan jira-biraka. Gure intereseko gaiak jorratuko ziren bertan eta barneko komunikazio sustatuko zuen. Gainera, euskal gizarteari ere luzatu nahi genion gure kezken emaitza. Hala, 1992ko azaroaren 19an, BAK-Gesto por la Pazek Bake Hitzak. Palabras de Paz bere lehenengo alea kaleratu zuenMostrar anexos Anexos: 19911119 RP presenta BH ETB.

Harrezkero, 87 zenbaki eman dugu argitara 20 urte hauetan. Ia kolaborazio guztiak ad hoc izan dira, aldizkarirako propio idatzitakoak, Barrutik (Atal honetan, BAK-Gestoren jarrerak eta jendaurreko ekimenak biltzen ziren)sailekoak izan ezik, noski. Kalitate handiko artikuluak editatu dira berton, eta beste hedabide askotxok, sarri, eman dute gure aldizkarian agertutako kolaborazioren baten berri. Jakinmina pizten zuten artikuluak, berotasun eta elkartasunez betetakoak, ikuspuntu desberdinak islatzen zituztenak… beti saiatu gara kalitatezko hausnarketak sortzen eta aniztasuna deliberatuki bilatu dugu, finean, aldizakariaren helburua irakurlearen gogoeta piztea baitzen, sekula ez doktrina ezartzea.

BakeHitzak aldizkariko ale guztiak kontsultatzeko

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria