Berezko eta inolako loturarik ez zeukaten protesta ekitalditxo horiek iturburu izanda, jakina, erailketa edo ekintza biolentoen kontra, elkarretaratze isilak jaio ziren, bakearen eta tolerantziaren aldeko erein xumeak landatuz. Arbuio eta haserrearen azken tantaren erakusgarri zibiko eta bakezalea izan ziren hasierako kontzentraziook.