Egia da BAK-Gesto por la Paz definitzen duten ezaugarriak gestoa, batetik, eta urtarrilaren 30eko manifestazioa, bestetik, direla. Baina ez horiek bakarrik. Biktimenganako elkartasuna, GAL amarruaren argitzea, presoen eskubideekiko errespetua, bakerako heziketa, etabarren aldarrietan ere kalea erabili genuen mobilizazio gunetzat.
Alabaina, jendaurreko zenbait ekitaldi ere bakanak eta behinekoak izan ziren, geroago jarraipenik izango ez zutenak. Jakina, horiek guztiek zerikusi zuzena zuten Euskal Herrian bakea lortu beharraren sentsibilizazioaz.