Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea

1989ko martxoaren 18an, Gesto por la Pazek eta Asociación por la Paz de Euskal Herriak "Paz ahora y para siempre – Pakea orain eta betirako" goiburuko manifestazioa -Ajuria-Eneako Akordioaren sinatzaileek deituta- bultzatzea erabaki zutenMostrar anexos Anexos:19890314 DV Ajuria Enea.Gesto por la Paz eta Asociación por la Paz de Euskal Herria helburuetan anaiak izanik, bi elkarteok ekitaldirik deigarrienean ere bat egiten zuten: isilpeko kontzentrazioak. Hala eta guztiz ere, alderik ere bazen; esaterako, Geston 15 minutu eta tokian tokikoak egitea erabaki genuen Asociación por la Paz de Euskal Herriak nahiago zuen 30 minutuko elkarretaratzea izatea eta zentralizatuta, herri-hiri bakoitzean bakarra.

1989ko urrian, Eusko Legebiltzarrak aho batez erabaki zuen Bakearen Nobel Saria bi erakundeoi ematea eskatzeaMostrar anexos Anexos:19891007 El Correo Nobel. Hurrengo hilabeteotan, hainbat udalerri, autonomi eta estatuaren legebiltzarrak, hiritar, kultur eta bakezale elkarte zenbait ere atxeki zitzaizkion asmoari. Azaroan, Gesto por la Paz Koordinakundearen eta Asociación por la Paz de Euskal Herriaren arteko lankidetza dela-eta, Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea - Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria sortu zenMostrar anexos Anexos:19891105 reunion unificacion19891125 El Correo union ambas organizaciones . Une hartantxe, Gesto por la Pazek 44 talde zituen eta Asociación por la Pazek, zazpi. Handiagotuz zihoan mugimendua eta hiru urteren buruan tokiko 125 talde izatera heldu ginen.

Ez dago zalantzarik: zertxobait aldatu zen Euskal Herrian. Bakearen aldeko Koordinakundearekin, euskal gizarteak indarkeriari arbuioia erakusteko tresna baliatu ahal izan zuen. Hiritarra eta anitza baino ez zen bakezale talde hori, eta bakezko eta demokratikoak diren bideak soilik onartzen zituen indarkeria gaitzesteko eta nahi beste gizarte zein politika helburuak proposatzeko.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria