Indarkeriaren biktimak

BAK-Gesto por la Paz-ek 1991n osatu zuen lehenengo Biktimekiko Elkartasun Batzordea. 2000garren urtean, gainera, Jazarpenezko Indarkeriaren Biktimekiko Elkartasun Batzordeak osatu zuen lehenengoaren lana. Bien helburua biktimen beharrak ezagutzea zen; eta horrez gain, indarkeriaren aurka zegoen gizarte gehiengoari tresna bat ematea indarkeria zuzen zuzen jasaten zutenei elkartasuna adierazteko.

BAK-Gesto por la Paz ek honako gabeziak aurkitu zituen biktimen inguruan:

  • Gizarteak zor morala zuen haiekiko, urte luzeetan ahaztuta izan baitzituen.
  • Biktimaren definizio ausarta eta irekia egin zuen, era guztietato terrorismoak aintzat hartuta; mehatxupean izandako pertsonak ere hartu ziren kontua eta, noski, Estatuaren segurtasun indarren neurriz kanpoko jardueren biktimak , terrorismoaren aurkako ekinean zebiltzan bitartean. BAK-Gesto por la Pazek batetik guztientzako elkartasuna eskatu zuen, bestetik biktima horiek sorrarazi zituen indarkeriaren deslegitimazioa aldarrikatu ere bai; eta, azkenik, haien memoria testuinguru aurrepartidista batean kokatzeko eskatu dugu beti. Jakina, hori guztia, gizarte ordezkari eta politikoen adostasunaren bidez egin behar zela ere hobetsi genuen. 
  • Aitorpena, elkartasuna eta memoria: BAK-Gesto por la Pazek egindako lanaren oinarriak: 
    • Aitorpena:Biktima guztiek jasan dute injustizia. Euren errugabetasuna aldarri behar genuen, eta erasoa inondik ere merezi ez zutela aitortu behar zitzaien. Biktimekiko elkartasun eta aitorpen ekintzetan, BAK-Gesto por la Pazek haien gizatasuna azpimarratu nahi izan zuen, hau da, hautsi ezineko bizitzeko eskubidea zutela. Horrela, ez ziren biktima euren bizimodu edo biografiagatik., baizik eta biktima bilakarazi zuen ekintzagatik.
    • Elakartasuna: Beharrezkoa zen gizarteari bultzadatxo bat ematea, biktimekiko elkartasun handiagoa adierazi zezan, biktimen aurkako erasoak gizarte osoarekiko erasoak baitziren.
    • Memoria: Biktima guztiek , eta gu guztiok, egia ezagutzeko eskubidea dugu. Eta justizia egin dadin eskubidea dugu. Gertatu zitzaiena gizartearen memorian sartzea komeni zela uste izan genuen; horrela, haiek pairatutako indarkeria deslegitimatuta geratuko zen, eta azkenik, elkarbizitza giza eskubideak eta demokrazia oinarri hartuta eraikitzen has gintezkeen.
  • BAK-Gesto por la Pazen ustez, indarkeriarik gabeko etorkizuneko gizartea eraikitzea ez zen biktimen betebeharra. Gizarte osoaren ardura zen hori. BAK-Gestok gizarte adiskidetzea bezalako kontzeptuak sortu zituen. Kontu handiz erabili genuen ‘adiskidetzea’ kontzeptua, izan ere, jakin baikenekien zenbait biktimaren artean sortzen zuen kinka. Horregatik proposatu genuen indarkeriaren deslegitimazioa, eta gizartearen konpromisoa biktimekiko eta ez alderantziz, ez biktimek gizartearekin betebeharren bat edukiko balute bezala. Gainera, edozein indarkeriaren justifikazioaren ukazioa ere sustatu genuen; era berean, balore etikoak eta demokratikoak indartu , eta elkarbizitza berreskuratu, beti ere, aniztasunarekiko errespeturik handiena erakutsiz. Horrek ekarriko luke gehien sufritu dutenek, biktimek hain zuzen, gizartean galdutako konfiantza berreskuratzea.
  • Espetxe politikari buruz, BAK-Gesto por la Pazek kontuan hartzen zuen erasotzailearen eboluzioa egindako delituarekiko eta sortutako biktimekiko. Hori dela eta egindako minaren aitorpenaren alde jarri zen, presoen bergizarteratzea ematea beharrezkoa zelako eta delako.
  • BAK-Gesto por la Paz saiatu zen gizartea biktimengana hurbiltzen, ekimen publiko eta jardunaldi  desberdinen bitartez; horrela, biktimei euren historiaren protagonismoa eman nahi izan genien, euren esperientzien jabe gu ere egin gintzaten.
Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria