Julio Iglesias Zamora, 1993

Hala ere, 1993.eko uztailaren 5ean gertatu zen Julio Iglesias Zamoraren bahiketarekin aurkeztu zuen BAK-Gesto por la Pazek gizartea oihartzun zabala izan zuen kontzientziatze eta salaketarako kanpainal.

Bahiketa honek iraun zuen bitartean, Bakearen aldeko Koordinakundeak mobilizazio esanguratsua bultzatu zuen, ekitaldi xumeak, sinbolikoak eta iraunkorrak eta manifestazio handiak tartekatuz. Julio Iglesias Zamoraren askapenaren aldeko plataformaren sorreran ere partaidetza erabakigarria izan zuen. Ekimen honen eragina itzela izan zen. Kirolariek, abeslariek, artistek, politikoek, intelektualek, ekonomistek eta milaka euskal herritarrek ordura arte ikusi gabeko erantzukizun aktiboa beren gain hartu zuten. Milaka lagunek, publiko zein anonimo, beren izenak eman zituzten bahitutakoaren askatasuna exijituz komunikabide desberdinean argitara zitzaten eta ETAren bahiketa baten aurrean aurrekaririk ez zuen erantzunaren protagonista bihurtu ziren. Beldurra eta ezkutatzea gizartetik behin betiko desagertzen ari zirela ematen zuen. 

Julio Iglesias Zamoraren askapenaren aldeko herri ekimenak manifestazioa antolatu zuen Donostian 1993ko irailaren 11n. Katarsi baten antzekoa izan zen gipuzkoar gizartean eta Euskadi osoan. Herritarrek, buruzagi sozialen zuzendaritza eta alderdi politiko demokratiko guztien babesa sentitu zituzten. Plataforma honetara erakarritako lagun askok aurrerantzean ez zion bakearen aldeko borrokari uko egin.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria