Taldeak

Osakera

BAK-Gesto por la Paz-i lotzeko ohiko modua, tokian tokiko taldeen bitartez egiten zen eskuarki. Berauek, onetsitako irizpideak errespetatuz, oinarrizko ildoak bere egiten zituzten eta, hartara, elkarretaratze isilak, gestoak, burutzen zituzten. Sarritan, kontzentrazio hauetako batera joandako baten batek izaten zuen asmoa: berak antola zezakeen beste bat bere hurbileko ingurumarian, bizitokitik edo lantokitik gertuago. Horrela sortzen zen erakunde honi lotutako hasierako konpromisoa, talde batek berehalako esparruan gestoa egitearen zeregina, hain zuzen. Beraz, bi xede lortzen ziren: ahalik eta pertsona nahiz toki gehienetara heltzea, eta parte hartzaile bakoitzaren konpromisoa indartzea.

Talde hauen jatorria oso bestelakoa izan da. 1992an, Vasco Pressek egindako txostenaren arabera, bakearen aldeko militanteen jatorria “Eliza edo inguru horretan ibilitako pertsonen taldeetan aurki daiteke”. “Ez alderdi politikoek ez sindikatoek ez dute bakezaletasun mugimendu horren sorreran parte hartzerik izan” eta bakearen aldeko mugimenduaren sustraiak “gizarte zibila delakoan” kokatu daitezke. Bakearen aldeko mugimendu alderdi-aurreko eraketa honek zera erreztu zuen, “alderdi politikoetatik haratago edo honatago diren estratejiak burutu ahal izatea, alderdietatik guztiz kanpo, eta batzuetan alderdion irizpideen aurka ere bai”.

Atxekimendua

Hasierako, eta azkenean jendea Geston parte hartzera bultzatzen zuen zioa oso oinarrizkoa zen: bizitzeko eskubidea ardatz hartuta, Giza Eskubideen defentsaren parean, indarkeriari muzin egitea, gaitzespen biribila erakutsita. Funtsezko printzipio horiekintxe, unerik jendetsuenetan, tokiko 175 talde izatera heldu ginen 90eko hamarkadan. Erakunde honen hedapena eta handitzea beti izan da berezkoa, berez sortua, hau da ekimena bertako jende xeheak hartzen zuen eta gurekin jartzen zen harremanetan. Hori dela eta, lurraldekako ordezkaritza populazioaren araberakoa izan da: zenbat biztanle, hainbeste talde. Edozelan ere, adieraz dezakegu Euskal Herriko herri-hiri garrantzitsuenetan Gesto present egon dela nola edo hala.

Evolución del número de grupos
Tokian tokiko BAK-Gesto por la Pazen talde-kopuruaren bilakaera

Taldearen ardura zen gestoari, hau da kontzentrazioari eustea; gutxieneko egitekoa, Euskal Herrian bereziki sortutako indarkeriren ondorioz pertsona baten hilketaren hurrengo egunean gestoa antolatzea izan da.

Gesto horrez gain, taldeek euren gertuko esparruan kontzientziazio lana ere (2) burutu ohi zuten. Sarritan, hitzaldiak, jardunaldiak, heziketa-jokoak, mahai-inguruak, bertako ekimenak, etab.

Koordinakundearekin harremanetan jarri ohi ziren pertsona bi edo bat izaten zuen talde bakoitzak. Arduradun hauei informazioa bidaltzen zitzaien eta, berauek taldeko kideen artean banatzen zuten, bai eta asanbleetara eta koordinakunde-bileretara etorri ere.

Taldeen ekimenak

1. Aranguren, 1990. Giza-Eskubideen Jardunaldiak.Mostrar anexos Anexos: Aranguren Jornadas DDHH 1990
2. Arrigorriaga, 1990. Horma-irudien txapelketa.Mostrar anexos Anexos: Arrigorriaga Concurso 1990
3. Retuerto (Barakaldo).Mostrar anexos Anexos: a. Hoja de presentación 1990 b. Hoja parroquial
4. Bermeo, 1992. Taldearen aurkezpena.Mostrar anexos Anexos: Bermeo presentacion grupo 1992
5. Berriz, 1989.Mostrar anexos Anexos: a. Acto de presentación del grupo 1989 b. Jornadas por la Paz y la Solidaridad 1990
6. Bilbao, Bakeaz bizi. 1993, Aniztasuna mintzagai.Mostrar anexos Anexos: a. BI Bakeaz bizi Jornadas Pluralismo b. BI Bakeaz bizi jornadas 19930506 El Correo
7. Bilbao, La Peña (Bakegileak). Gabriel Ginésen aldeko elkarretaratzea.Mostrar anexos Anexos: a. BI Bakegileak-La Peña 20071010 El Mundo La Peña b. BI Bakegileak-La Peña 2007 concentracion
8. Bilbao, Zorroza  (Bakegintza).Mostrar anexos Anexos: a. Exposición Derechos Humanos, 1989 b. Exposición Su vida tenía un precio c. Concurso de fotografía, 1992 d. Campaña Cuba, 1994 e. Campaña juguete, 1995 f. Bakegintza, nº 4, 1997
9. Bilbao, Santutxu (Garrasi Ixila).Mostrar anexos Anexos: a. Presentación del grupo b. Manifestación por el asesinato de Luis Reina, 1989 c. II Campaña Derechos Humanos, 1990 d. III Semana Cultural e. IV Semana Cultural
10. Bilbao, erdialdea (Itaka). Bakearen aldeko Globo aireratzea.Mostrar anexos Anexos: BI Itaka Globada
11. Bilbao, Recalde (Errekaldeko Pakelariak). Aurkezpen orrialdea.Mostrar anexos Anexos: BI Recalde hoja reparto
12. Bilbao, San Ignacio (Gesto por la Paz de San Inazio). Bakearen aldeko III. Jaudunaldiak.Mostrar anexos Anexos: BI San Ignacio III Jornadas, 1991
13. Bilbao, Zurbarambarri (Gesto por la Paz de Zurbarambarri). Mahai-Ingurua.Mostrar anexos Anexos: BI Zurbarambarria Mesa redonda
14. Ermua-Mallabia. Aurkezpena. Mostrar anexos Anexos: Ermua hoja reparto
15. Gernika-Lumo.Mostrar anexos Anexos: a. Presentación del grupo b. Pakebidea, 1992 c. Gernika Jornadas 2008 d. Charla, 2009 e. Jornadas, 2010 f. Jornadas, 2011 g. Jornadas, 2012
16. Getxo (Algortako Gesto por la Paz). Argazki Lehiaketa.Mostrar anexos Anexos: Getxo-Algorta Concurso fotografia, 1990
17. Laudio (Gesto por la Paz de Llodio).Bakerako Elkarrizketa 1990. Mostrar anexos Anexos: Llodio Dialogos Paz, 1990
18. Leioa, EHU (Zeuk duzu aukera). Tomás y Valienteren erailketa salatzeko manifestazioa.Mostrar anexos Anexos: UPV Lejona 1996 manifa Tomas y Valiente
19. Vitoria-Gasteiz, El Pilar. Bakearen aldeko I. Astea.Mostrar anexos Anexos: VI El Pilar Semana cultural

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria