Indarkeriaren amaiera eta BAK-Gestoren itxiera

2011ko urriaren 20an ETAk emandako mila aldiz eskatutako indarkeriaren bukaeraren ondoren, BAK-Gesto por la Pazek ibilbidearen amaierari ekin zion, 2013ko ekainaren 1ean itxiera-ekitaldia burutu zuelarik.

2011ko urriaren 22 - Lortu dugu

Indarkeriaren amiera lortua genuela aldarrikatzeko, BAK-Gestok Arriaga Antzokiaren Plazan prentsaurrea eskeini zuen. Hego Euskal Herriko hainbat tokitatik ekarritako pankarten erabiltzaileek goxo asko adierazi zuten euskal gizartearen nahia: LORTU DUGU.

2012ko otsailaren 11 – Azken manifestazioa

BAK-Gestok bere azken manifestaziorako deialdia egin zuen honako lelopean: Lortu dugu - El futuro es nuestro. Manifestazio honek hiritarron mobilizazio kaletarra itxi zuen eta, era berean, ezin atzera egin zitekeela eta etorkizuna indarkeriarik gabea izan behar zela berretsi nahi zen. 

2013ko maiatzaren 4 – 25. Asanblea (Ezohikoa)

Hunkiduraz beteriko adostasuna naguzi zela, BAK-Gestok bere azken erabakia hartu zuen.

2013ko maiatzaren 11 – Taldeen agurra

Bakeko talde batzuek euren gizarte agurra antolatu zuten. Nabarmentzekoa da Gernikako Bake Arbola taldeak Gure Aitaren Etxea eskulturaren aurrean eginiko ekitaldi ederra.

2013ko maiatzaren 31 – BAK-Gestoren liburuen aurkezpena

Koordinakunde honen ibilbidea batzen duten liburu bana aurkeztu ziren, irudiez hornituta dagoena eta testu soila duena, hurrenez hurren, Enhorabuena y Un gesto que hizo sonar el silencio.

2013ko ekainaren 1 – Jendaurreko agur ekitaldia

BAK-Gesto por la Pazek sortu zen modu eta toki bertsuan egin zuen jendaurreko agur ekitaldia, Bilboko Plaza Biribilean elkarretaratze bat eginda.

2013ko ekainaren 1 – Jendatzeko agur ekitaldia

BAK-Gesto por la Pazeko kideek, jendaurreko agurraren ondoren, esan dezagun “jendatzeko” ekitadiario ekin ziotela, Campos Antzokian elkarbanatutako bizipenei hunkipenez beteriko agurra emanez.

2013ko ekaina – Bake Hitzak – Agur, Gesto


Bake Hitzak-Palabras de Paz, Agur Gesto titulua duen azken alean, Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundeak itxi arteko jarduera guztiak batzen dira.
Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria