“Bake-bidean geure burua hezi”

Hezkuntza prozesu etengabea, iraunkorra eta betiereko birziklapena behar duela oinarritzat hartuta, “Bake-bidean geure burua hezi” dokumentuaren titulua apropos pentsatu zen. Beharrezko iritzi zioten bake-hezkuntzari buruzko gogoeta kaleratzeari. Ez zeukan ekarpen orokor berri askorik, baina ahaleginez Bake hezkuntza hurbildu nahi izan zitzaien gai horretan interesatutako pertsonei edo kolektiboei, eta ordura arte hezkuntza-jarduera egiteko oinarri teorikoa falta izan dutenei. Azken helburua ahalik eta jende gehienen kontzientzian eragitea zen, ordura arte indarkeriaren kulturan erabiltzen ziren baloreen ordez bake-kultura berriak zekartzanak nagusi izan zitezen.

Bake-bidean geure burua hezi” dokumentuaren hasieran Bake kulturaren kontzeptua bera eta bakea-gatazkaren arteko erlazioa sakontzen zuen, eta geroago Bake Hezkuntzarako lerro nagusiak azpimarratzen zituen. Alderik berriena zen BAK-Gestok esperientzian eta perspektiban sortutako ñabardurak eta berezko intentsitateak agertzen zituela. Hiru ekarpen zehatzago egin ziren: bata, familia eremukoa; beste bat, eskola eremukoa, eta azkena, gure gizartearen egoera zehatza.

Dokumentua 2000 urtean Bake Kulturaren Nazioarteko Urtean hasi zen eta 2001eko urrian aurkeztu zen jendaurrean. Modu askotara zabaldu zen: ikastetxeetara, kolektiboen artera, politika-, kultura-, hedabide mailako pertsona garrantzitsuak, eta gaian interesatutako beste hiritar asko

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria