1997-2012

1997

  • 1997ko Bakearen Saria. La Salle Ikastetxea, Montemolín. Zaragoza, 1997ko urtarrilaren 31Mostrar anexosAnexo: 1997 Col La Salle Eneko eta Pedro Luis joan ziren saria hartzera. Sari-emankizunaren ondoren, Pedro Luis irakasle zein fraideekin berbatan bidali zuten; Eneko, ordea, ikasleekin batera, "baratzean" edo patioan geratzera gonbidatu zuten, Gandhiren heriotzaren inguruko ekitaldi bat egiten ari zirela-eta. Geroago, Zaragozatik bueltan, Errioxako Nalda herrian geldiunea egin zuten, apaizaren atxean afaldu ondoren, hitzaldi moduko bat eman zutelarik. Garai haietan, nonahi ziren Gestoren hitzak gustuko.
  • Bakearen aldeko Akademiaren eta Diplomazi Korrespontsalen Nazioarteko Elkartearen  DAG HAMMARSKJÖLD Nazioarteko Saria.Mostrar anexos Anexo: 1997 Internacional DAG María Madrilera joan zen sari hau jasotzera.Mostrar anexos Anexo: 1997 Premio DAG HAMMARSKJOLD DAG HAMM foto
  • Tamaróngo Kultur Elkartearen Giza Balioen SariaMostrar anexosAnexo: 1997 Tamaron. 1997ko abuztuaren 22an, Javi C,  Burgosko Tamarón herrira hurbildu zen Giza Balioen saria hartzera. Arlo horretan Gestok egindako lana saritu nahi izan zuten.Mostrar anexos Anexo:Premio Valores Humanos Asoc Tamaron
  • Ohorezko Balearrapatzaileak Saria. Kondaira baten arabera, Tajo ibaian, behin, bi balea agertu omen ziren, igerian. Hura dela-eta, Fuentidueña de Tajoko armarrian balea bat agertzen da; hortik dator urteroko saria edo onespen omenaldia: "Ohorezko Balearrapatzaileak". Urte horretako irailean, Mariano, BAK-Gestoko guztion izenean, Fuentidueña de Tajora hurreratu zen eta bertan, alkateak berak jarri zion eskuan Ohorezko Balearrapatzailearen Saria. 
  • Cabrako PROMI Elkarteko Askatasunaren Saria, Kordoba. Sariaren banaketa Madrilgo La Zarzuela antzokian izan zen. María eta Javi abiatu ziren saria hartzera.
  • Sestaoko PSEren Ingudea-El Yunque Saria.Mostrar anexos Anexo: 1997 El Yunque Sestao1998ko otsailaren 15ean, Sestaoko BAK-Gestoko kide batek bertoko Talde Sozialistak eman zigun saria jaso zuen.Mostrar anexosAnexo: 19980215 Telepress el yunque
  • Giza Balioen Saria, 1997. Rotaract Club AlcoyMostrar anexos Anexo: Premio Valores Humanos, 1997 Rotaract Club . 1998ko apirilaren 4an, María Alcoyraino hurbildu zen Rotarct Clubek BAK-Gesto por la Pazi eskeinitako saria jasotzera.

1998

1999

  • Tierno Galván Elkartasun eta Giza Balioen Nazioarteko Saria, 1998Mostrar anexos Anexo:1999 Tierno Galvan SMTormes. Uztailaren 18an, Pedro Luis eta Rafa, Salamankako Santa Marta de Tormes herrira joan ziren guztion izenean sari hau hartzera.Mostrar anexos Anexo:19990718 Sta. Marta prensa
  • Diario de Burgosen Martinillos Sarien finalista, 1999. Mikel eta Xabier hurbildu ziren Martinillos 1999 izeneko golardoak banatu ziren festara, eta Gesto finalista suertatu zen.Mostrar anexos Anexo: 1999 Martinillos99

2000

  • Giza Eskubideen Defentsa Saria.Mostrar anexos Anexo: 2000 Abogados Jovenes Espainiako Abokatu Gazteen Elkarteak BAK-Gestori eman zion Giza Eskubideen Saria. Mikel eta Begoña joan ziren saria hartzera guztion izenean.

2001

2003

2006

2007

  • Alcobendas Hiriko Bakearen Saria. Aipamen Berezia 2007. Sintiendo el Sur (Hegoa Sentituz) izeneko ONG txiki honek, bere kide guztiak Alcobendasekoak izanik, BAK-Gesto por la Pazen hautagaitza aurkeztu zuen Alcobendas II. Sarirako. Saria, azkenik, Vicente Ferrer Fundazioarentzat izan zen, eta Aipamen Berezia BAK-Gesto por la Pazentzat.Saria ematearekin batera, Andaluziako Parkean olibondo bat landatzen zen eta horren ondoan, plaka bat. Bi olibondo baino ez dago bertan sustraiturik, Bakearen Sariaren bigarren edizioa hura azkena izan zelako. Nacho, Alcobendaseko auzoko jatorrak, Aipamen Bereziko plaka hori Euskadira ekarri zigun.Mostrar anexos Anexo:Mención de Honor Ayuntamiento de Alcobendas

2008

2009

  • Terrorismoaren Biktimen Andaluziako Elkartearen Urteko Saria, 2009. La Terrorismoaren Biktimen Andaluziako Elkarteak gure lan osoa goraipatu nahi izan zuen. Urriaren 24an, Isabelek hartu zuen saria; bitxia, baina jasotako plakan, Gesto por la Paz izena jarri beharrean, Isabelen izena bera agertzen zen zizelkaturik.Mostrar anexosAnexo: 2009 AAVT Premio a GxP

2011

  • Patxi López Lehendakariaren harrera berezia. 2011ko azaroaren 3an. ETAren komunikatuaren ondoren, non indarkeriaren behin betiko amaiera iragartzen zuten, Patxi López Lehendakariak BAK-Gesto por la Paz hartu nahi izan zuen elkarte honen lanari jendaurreko aintzatespen argia egiteko asmoz. Jesús eta Fabián egon ziren Ajuria Enean.Mostrar anexos Anexo: Irekia el Lehendakari destaca del papel de Gesto por la Paz

2012

  • Espainiako Fiskalen Elkartearen SariaMostrar anexosAnexo: 20120526 Deia Premio fiscales2 Espainiako Fiskal Progresisten Batasunaren Urteroko 27. Batzarrean, Jesús Vicente Chamorro Saria eman zioten BAK-Gesto por la Pazi, Justizia eta Gizartezko Interesen aldeko Lanagatik. Maika eta Fabián egon ziren emaitza ekitaldian eta ondorengo afarian, La Bilbainan. Mostrar anexos Anexo: 20120526 Deia Premio fiscales2
  • Ramón Rubial SariaMostrar anexos Anexo: 20120618 El Mundo Premio Rubial Ekainaren 18an, Bilboko Alhondigan ospatu zen Gestok jaso zuen azken saria. Jesus eta Itziarrek, BAK-Gesto por la Paz izan garen guztion izenean jaso zuten saria, Patxi Lópezen eskutik, Ramón Rubial Fundazioaren ordezkari gisa.Mostrar anexosAnexo: Ramón Rubial
Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria