Aipagarriak dira ikastetxe eta unibertsitateetan sorturiko BAK-Gesto por la Pazeko taldeak. Ahulak ziren taldeok; ikasleak, hau da, kideak, lauzpabost urte baino ez baitziren aritzen zentrootan, eta erreleboa ez zegoen bermaturik. Anexos:GxP Txurdinaga y UD por_LASA_y_ZABALA_ETB
. Hala ere, honelako taldeen sustraitzea benetan deigarria izan zen. BAK-Gesto por la Pazek izandako 206 kontzentrazioetatik, 60 irakas zentroetan sortutakoak izan ziren, institutu eta unibertsitateetan, batik bat1.
BAK-Gesto por la Pazeko talde gehienek arazo handirik gabe jardun zuten, hau da, euren gestoari eutsi ahal izan zioten, Etxarri Aranazeko kasuan izan ezik Anexos:19951110 DN Etxarri
. Nafarroako herri horretan gestoaz arduratzen zen gure taldeak jasandako eraso, jazarpen eta mehatxuak hain ziren bortizak, ezen akabuan, kontzentrazioak bertan behera uztera behartu baitzituzten. Ezelango argazkik ez luke taxuz islatuko pertsona hauek sufritu zuten benetako erasoa.
Pentsa liteke, ondo pentsatu ere, hainbeste urteren bueltan, etengabeko mobilizazioak nekea eta abandonua ekarriko zuela. Baina ez zen horrela gertatu Anexos:ETB_concentración
. Aitzitik, su eten edo tregua aldietan, BAK-Gesto por la Pazeko taldeen elkarrenganako loturak maskaldu eta euren baitako indarra ahulduz joan zen. Gesto gehienek eutsi zioten ETAren indarkeriaren amaierara arte, baina erantzunik egokiena ez zen hura izan.
1.Haietako sei ez ziren Koordinakundeko kide formala izatera heldu.