BAK atzerrian

Hasier-hasieratik, BAK-Gesto por la Pazek gatazka nazioartekotzearen kontrako jarrera erakutsi zuen. Euskaldunon arteko auzia dela, eta, hartara, euskal gizarteak berak eman beharko diola ebazpenik, horratx gure iritzia. Gauzak honela, ez dugu euskal esparrutik kanpo lan egin nahi izan. Baina 1989ko uztailaren 6tik 9ra bitartean Gasteizen, END (European Nuclear Disarmament) VIII Batzar Nagusia zela-eta, BAK-Gestok parte hartu zuen topaketa hartanMostrar anexos Anexos:1989 END Vitoria 19890714 Deia carta END . Geroago, parte hartzeko eskatu ziguten eta hona hemen non egon ginen: 1990ean, IX END Helsinkin eta Tällinen; 1991n, X END MoskunMostrar anexos Anexos:END Moscu ;eta 1992an, XI END Bruselan. 1990ean, (HCA) Europako Hiritarren Asanblearen hasierako hitzaldira joan ginen eta 2003an, Kretan, Euromediterranean Civil Forum topaketetan parte hartu genuen, hain zuzen Working Group on Peaceful Solutions, Intercultural Dialogue and Coexistence in Conflict Areas talde barruan egoteagatik egindako lanaren nondik norakoak aurkeztuta. 

Honez gain, 1998ko irailaren 14-16an, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Artezkaritzak Elkarri eta BAK-Gesto por la Paz gonbidatu zituen NBEko New Yorkeko egoitzara, Euskal Herriko egoeraren inguruan Giza Eskubideen egoeraz mintza gintezen, Eskubide horien berorien aldarrikapenaren 50. urtemuganMostrar anexos Anexos:1998 ONU . Artean, Kofi Annan NBEko Idazkari Nagusia zen baina gure bisita honek ez zuen apenas oihartzunik ezta ondoriorik izan.

Giza-Eskubideen Artezkaritza beronek berriro gonbidatu gintuen gu eta beste elkarte batzuk (Elkarri, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Gernika Gogoratuz eta Enesco Etxea) 2005eko uztailaren 19-21en, New Yorkeko NBE egoitza nagusian antolatu zen ‘Gatazketan Gizarte Parte Hartze eta Prebentzioari Mundu mailako Konferentzia’ esku hartzeraMostrar anexos Anexos:2005 ONU .

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria