”Tolerantzian geure burua hezitzea” karpeta didaktikoa

1995ean Tolerantziarako Nazio Batuen Egunaren ospakizuna zela-eta, sortu zen karpeta didaktikoa egiteko ideia. Une hartan LOGSE legeak proposatzen zuen Bake-Hezkuntza zehar lerrotzat, hezkuntza-curriculumeko gai guztiak ukitu behar zituena, eta zeregin hori oso konplexua zen. Gainera, zailtasun hau areagotzen zen gela gehienetan ez zelako halakorik lantzen eta, are gutxiago, Euskal Herrian bizi zen egoera bereziaz hitzik ere ez zelako egiten.

Kontuan hartu behar da esparru horiek belaunaldirik gazteenekoentzat sarri baino sarriago indarkeria justifikatzeko eta jarrera intoleranteak hazteko guneak zirela. Zentzu honetan, egoera hau indargabetzeko, inoiz baino beharrezkoagoa zen indarkeriaren beraren existentzia esplizitu bihurtzea, eta biktimekiko enpatia edo gatazken konponketa ez-biolentoaren moduko baloreak bultzatzea. 

Erronka zaila ere bazen, baina ekin egin genion eta 1997an ”Tolerantzian hezi geure burua” karpeta didaktikoa bukatutzat eman zen. Hedabideen aurrean aurkeztu zen materiala eta handik aurrera, zabaldu eta bidali zen udaletara, ikastetxeetara, elkarteetara eta abarretara. Hori guztiori izan zen garatutako jarduerarik garrantzitsuena, bai lan honi eskainitako denboragatik, bai kanpora begira izan zuen garrantziagatik.

Karpeta didaktiko honek bazeukan hasierako atal teorikoa, baina nabarmena zen zein praktiko suertatzen zen: fitxak erabilerrazak eta hezkuntza arlo desberdinetarako aplikazio handikoak.

Karpetak gure inguru hurbileko intolerantzia-arazodun hiru errealitate landu zituen: inmigrazioa, ijitoen komunitatea eta indarkeria Euskal Herrian. Azken hau izan zen, duda barik, ekarpenik berriena, arazoak hur-hurrekoak izateagatik, baina hezkuntza eta etika mailako urritasun handia zekarrena berez; bitxia bada ere, eskolan ere ezezaguna zen.

Karpetaren balorazioa oso positiboa izan zen, gaiaren aditu askok onartu zuten bezala, kalitate handiko materiala erabili zelako, eta onarpen zabala eduki zuen..

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria