BAK-Gesto por la Pazen oinarria eta izaera, indakeriari erantzuteko modu bat sortzea izan zen, Giza Eskubideak ardatz harturik; horretarakoxe sortu zituen gestoak. Elkarretaratze isil hauek erakunde honen ezaugarri bereizgarriena izan ziren, eta bitartea ez ezik, bakezko mezu oso baten zutabe nagusi ere bazen. Bestelako ezaugarri batzuetatik haratago, BAK-Gestok gauzaturiko mobilizazioa definitzen duten bi bereizgarri daude: isiltasuna eta hilketa guztien aurkakoa.