‘Euskal Herria’koak

Hasiera-hasieratik, BAK-Gesto por la Pazek erabaki zuen bere gestoen jarduera-esparrua Euskal Herriari egokituko zitzaiola. Horrelako indarkeria gure herrian bertan propio sorturikoa zenez gero, eta gainera, geure herri eta geure izenean egiten zutenez gero, geure hiritarrek berek protagonizatu behar zuten gaitzespena, bai eta eman beharreko erantzun arduratsua egitearen betebeharra ere. Noski, indarkeria hori deslejitimatu behar duen lana ere hartu behar genuen euskaldunok.

Urte batzuetan, bereziki Ortega Lararen bahiketa bitartean, 1996an, Espainia mailako ekimen batzuk piztu ziren, Gesto por la Pazen taldeak han-hemenka sortzearena, hain zuen. Gure lan esparrua kontuan hartuta, batetik, eta balizko aldaketa ere gerta zitekeela ikusirik, bestetik, azkenik, gure eredua eskaini eta sostengua erakutsi egin genuen, baina gure egituran sartzeari edo gure izena emateari uko egin genien. Presondegiko funtzionario haren askapenaren ondoren, taldeska hauek desegin ziren. Alabaina, aipatzeko modukoa da zenbait talderen lana: Terrassa per la Pau edo Cantabria por la Paz, lehenagotik jada jaiota, eta geroago ere lanean jardun zuten. Gainera, BAK-Gesto por la Pazen mezuarekin eta moduekin bat etorri ziren. Euren zioak sakonagoak ziren; euren lana ez zen soilik Ortega Lararen bahiketak piztu zuen hunkiduran murgiltzea, haratago joan baitzen. 

Beste aldetik, Euskal Herria abizenak, BAK-Gesto por la Pazek izenean daramanak, zenbait kritika jaso eta jasan zituen, bereziki Nafarroako atal zehatz batzuen aldetik, eta gehienbat 90. urteen bigarren erditik aurrera. Oso bitixa egiten zaigu kritika zorrotz hori, nondik eta, 1986az geroztik, Nafarroako jatorria zuen Asociación por la Paz de Euskal Herria taldetik heldu baitzen gure abizena Koordinakundera Mostrar anexos Anexos:20000125 El Mundo.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria