Lehendabiziko 'gestoa'

1983ko apirilean, Bilboko Escolapios Ikastetxean, bakera heltzeko zenbait bideri buruzko hitzaldi batzukMostrar anexos Anexos:19830425-29, Semana Paz C. Escolapios. antolatu ziren. Hausnarketok bakearen aldeko zenbait jarduera ekarri zituzten. Azkenik, 1985eko azaroan, jarduera horietako batek gorputza hartu zuen: Bakearen aldeko jarrera argia, hau da, Gesto por la Paz.

Iturria Artesanos por la Pazetik hartu zen, hau da, elkarretaratze isilak eginik. Baina bestelako enfokea eman nahi izan zitzaion: 15 minutuko isilunea eta Euskal Herrian bereziki sorturiko indarkeriaren aurkako jarrera erakutsi.

Udazkenerako, elkarteak bazeukan dena prest gestoa egiteko. Hona sortzaileetako baten hitzak: “gutxienez, 30 pertsona behar genituen, pankarta ere eramateko, goiburua gizaki bat erail dute. Zergatik ez bakea? Gainera, erakundeei ere (elizak, ikastetxeak, astialdiko taldeak,…) eskutitzak bidaltzen genizkien (adierazteko non-noiz egingo genituen kontzentrazioak edota argitzeko beti helburu politikoa dela bide, eraildako pertsona baten oroimenean bilduko ginela, bai eta indarkeria errefusatzeko, eta biziaren balorea beste edozein ideologiaren gainetik nabarmendu guran), …batetik, beldur piska batekin eta ilusio handiz, bestetik. Irailean, Gobernadore zibil batekin egon ginen hizketan, baimenak eskatzearren eta arazorik izan ez genezan”.

1985eko azaroaren 26an , Bilboko Plaza Zirkularrean (Biribil Plaza), Donostian ETAk eraildako Rafael Melchor García eta José Manuel Ibarzabalen aldeko lehendabiziko gestoa egin zen Mostrar anexos Anexos:19851127 prensa primer gesto

Hortik gutxira, Bilbon bertan eta inguruko hainbat tokitan, horrelako beste elkarretaratze batzuk egiten hasi ziren modu naturaleanMostrar anexos Anexos:19851128 gesto inicial. Urte hartantxe, Tolosan, Euskal Herria Plazan, otoitz eginez ordu erdiko kale-agerraldia astero egiten hasi ziren, Escolapios ikastetxearen ekimenari esker. Egintza honek beste bat ekarri zuen: zenbait pertsonak Donostian Euskal Herriko Bakearen aldeko Elkartea edo Asociación por la Paz de Euskal Herria sortu zuten.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria