Hirugarren gunea

Gestorekin batera lan egitea helburu zuen elkarterik baldin bazen, Elkarri izan zen. Bion arteko lankidetza zuten gogoko. Elkarri 1992an munduratu zen, Lurraldea  izeneko plataformaren ondorengo gisa, hainbat gizarte ataletan prestijio handirik gabeaMostrar anexos Anexos: 19920907 El Pais ETA y Elkarri eta 2006ra arte egin zuen lan, harik eta urte hartan Lokarri bihurtu zen arte. Orduko Elkarrirekin batera, honako lankidetza izan genuen:

  • 1993, Maroñoko Elkarrizketak
  • 1997ko ekainaren 4an, Gesto por la Pazek sortutako presoen hurbilketaren aldeko kanpainan buru-belarri ari ginela, prentsaurrekoa eman genuen Madrilen, Elkarrirekin batera, ‘Etxetik gertu. Lo más cerca de casa’ lemapeanMostrar anexos Anexos: 19970605 El Correo GestoElkarri
  • 1998ko abenduaren 9an, Giza Eskubideen Aldarri Unibertsalaren 50garren urtemuga ospatu genuen bi-biokMostrar anexos Anexos: 19981209 Declaracion DDHH19981209 El Correo DDHH con Elkarri.
  • 1999ko urriaren 19an, Adiskidetzearen aldeko Manifestua aurkeztu zuten biekMostrar anexos Anexos: 19991019 Manifiesto CONCILIACION
  • 2000ko irail-urrian, Getxon mahai-inguru bi antolatu genituenMostrar anexos Anexos:  Cartel Jornadas Getxo.
  • 2001eko urtarrilean, Durangon antzeko zerbait antolatu zen.
  • 2002ko apirilean, Elkarrik sustatutako Bake Konferentzian BAK-Gestori eskatu zioten balizko bake-prozesuaren inguruko manifestua sinatzea, baina ez genuen egin, Eskubide Kolektiboen eta Bizitzeko Eskubidearen kontzeptualizazioan alde nabarmenak ikusita, batez ere nahasmendua sor zezakeen testua sinatu nahi ez genuelako.
  • 2004ko ekainaren 15ean, BAK-Gesto por la Paz eta Elkarrik jendaurrean jazarpenezko indarkeriaren aurkako idazki bateratua aurkeztu genuenMostrar anexos Anexos: 2004 postal amenazados 20040614 Manifiesto Gesto-elkarri VP eta egun batzuk geroago, Gasteizen, EAEko hiriburuetako hiru alkateekin mahai-ingurua egin genuen.

Geroago, nahiz eta gutxiagotan eskatu zigun, Lokarrik  ere eskatu zion Gestori bere ekimenetan, hitzaldietan eta abarretan parte har zezan. Alabaina, bi elkarteon arteko aldea nabarmena zen, ikuspuntuak eta indarkeriaren amaierari nola heldu edo indarkeriaren deslejitimazioak batarentzat edo bestearentzat zer esan nahi duen, dezente desberdinak baikara.

Bestetik, Baketik-ek BAK-Gesto por la Pazi gonbitea egin zion bitan, Arantzazuko egoitzan topaketetan parte har zezan. Estreinakoa 2008ko apirilaren 11-12an izan zen -Gure garaiko lehentasun etikoen gaineko II Jardunaldiak-, `Bakegintzan gizartearen eta gizarte mugimenduen zeregina (Hausnarketarako II jardunaldiak)`lelopean. Parte hartzaileen ekarpenak Baketik-en aldizkarian jasota daude, 2008ko uztaileko alean, hain zuzenMostrar anexos Anexos: Jornadas Baketik. Bigarren topaketak, 2011ko apirilaren 8-9an izan ziren, `Euskal Herrian elkarbizitzaren berreraikitze bidean partekatzea`izenburua zutela.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria