Lehenengoa, eta berez-berezkoa dena, gatazken desloturan oinarritutako analisia izan zen. Dokumentu bat sortu genuen, “Para salir de la situación de violencia”, Maroñoko elkarrizketetan aurkeztu genuena, alegia, 1993-94 urteetan. BAK-Gesto por la Pazek defendatzen du edonongo gizartetan gatazkak daudela baina ez dutela zertan indarkeria ekarri eurekiko, berez.
Inongo analisi politikok ezin zezakeela indarkeriaren erabilera azaldu, ondorioztatu edo aitzakiatzat jarri, ez bada jarrera totalitario batetik edo giza eskubideak zapaltzea abiapuntutzat harturik. Gure jarrerak amaiera sendoa zuen: indarkeriak, hala ere, ezin du jarduera politikoa ezeztatu.