Bakea

Con el objetivo de pedir la paz se hicieron los siguientes actos:

1987ko maiatzaren 9

BAK-Gesto por la Pazek Bilbon, manifestazio batera deitu zuen, honako lelopean: Ez dago bakerako biderik. Bakea da bidea. 1.000 pertsona inguru etorri ziren

1988ko irailaren 20an

BAK-Gesto por la Pazek Nazioarteko Bakearen aldeko 88 Ibilaldian parte hartu zuen eta Bilbon kontzentrazioa egin genuen `Indarkeriaren berehalako amiaeraren alde´. Bertan pankarta bat jarri genuen honako letrekin: Revilla, askatu

1989ko abenduaren 31

Donostiako Gestoko taldeak giza katea antolatu zuen bakearen alde, Ekarri zure eskua aurrera egiteko. 10.000 pertsona inguruk hartu zuen parte

1992ko ekainaren 28tik uztailaren 18ra bitartean

BAK-Gesto por la Pazek Bakea Plazara - Da un paso por la Paz izeneko ibilaldia burutu zuen. Bilbotik irtenda, Gernila-Lumon amaitu zen, eta Araba, Nafarroa, Iparralde, Gipuzkoa eta, noski, Bizkaiko herri batzuetatik igaro zen. Ezker abertzale deritzanak zenbait herritan halako harrera ex profeso batzuk egin zituen; Gestori hipokritak ginela zioten kartelak jarri ez ezik, bizikletaz euren martxa paraleloa ere egin zuten. 

Horrelako ibilaldi bat antolatzea erronka potoloa izan zen:  Gestoko kide asko Euskal Herriko hainbat herri-hiritan igaroko ziren bakea eskatuz; ausarkeria ote? Nola hartuko gintuzten Gestoko talde bat ez zegoen tokietan? Zer-nolako zirrara sortuko zuen euskal gizartean? Trabak apurtu behar genituen, eta ahalegin handiz, egitasmoa egia bihurtu eta amaitzea lortu genuen

1997ko azaroaren 2

Bilboko Errakalde auzoko BAK-Gestoko taldeak Bakearen aldeko Korrikaldia antolatu zuen Bibon bertan.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria