27 urte luze hauetan guztietan erakunde, elkarte edo talde zenbaitek antolatutako berbaldi, eztabaida edo mahai-inguruetan izandako parte hartzeak ezin konta ahala dira. Baina gure kideek, beti ere boluntario gisa, han-hemenka eskeinitako sentsibilizazio hitzaldi edo parte hartzeen gutxi gorabeherako kopururen bat badugu: esaterako, 1996garren urtean, hitzaldiak emateko 57 eskari artatu genituen; 1997an, 64 ekitaldi; eta 2001ean, 43 parte hartze.
Tokian tokiko hitzaldi hauez gain, Gesto por la Pazek hainbat gairen inguruan hitzaldiak zein mahai-inguruak antolatu ditu: biktimak, indarkeriaren deslejitimazioa, gatazka desberdinen mozketa, preso eta atxilotuak, adingabeen legealdia, e.a. hizpide izanik. Gainera, beste ekitaldi batzuetan ere hartu dugu parte eta oihartzunik izan zuten. Honatx horietako batzuk: