BAK-Gesto por la Pazen zeregin sozialik handiena kontzientziak eta mobilizazioa piztea izan zen Mª Jesús Funesen hitzetan “Gesto por la Paz Koordinakundeak indarkeriaren aurreko euskal gizartearen arduragabekeriarekin amaitu nahi du. Jendeak indarkeriarekiko arbuioa erakus dezan nahi du talde bakezaleak. Biziaren defentsa eta indarkeriari gaitzespena biltzen dituen mezua hiritarrok geure egitea nahi du. Ekintza biolentoei eransten zaien gaitzespena ETAren atentatuetatik haratago doa, izan ere, datorrenetik datorrela indarkeria gaitzetsi egiten dute (…) Euren mezua gizarte osaoari hedatu nahi diote, eta balizko jarraitzaileengan eraginik izan dezaten estrategiak erabiltzen dituzte”.
Elkarretaratze, bilkura edo kontzentrazioak, gestoak deiturikoak, isilak izan ziren, eta BAK-Gesto por la Pazen ezugarri propio eta bereizgarri bihurtu ziren sorreratik. 15 minutuko elkarretaratzeak ziren, Euskal Herrian espreski burututako indarkeriak sortutako hilketa edo heriotza baten ondorengo egunean egiten zirelarik. Gizaki ororen bizitzeko eskubidearen aldarria zen nagusi, baita bestearen bizitza akabatu nahi zuenarena ere.
Gestoak mobilizatzeko modu bitxia ziren Anexos: Decalogo MOVILIZACION MOBILIZAZIORAKO arrazoiak
.