Hilketa guztien kontra

Gestoen ezaugarri adierazgarri eta deigarrienetakoa zera zen, Euskal Herrian espreski burututako indarkeriak sortutako edozein hildakoren ondoren egiten zirela, egilea edo hildako pertsona zein zen kontuan hartu barik. Heriotzaren emaitzaren aurrean, BAK-Gesto por la Pazek bizia aldarrikatzen zuen Mostrar anexos Anexos:CASCO VIEJO 1990_concentración_ETB 19910501 Deia gesto del Arenal por etarras.

BAK-Gesto por la Pazen sorreratik bertatik, ideia hau izan zen jende askorentzat bereganatzen zailena, gordinena, bai BAK-Gestoren inguruko kide askorentzat bai gizarteko hainbat pertsonarentzat ere Mostrar anexos Anexos:Contra la muerte Hilketaren kontra. Izan ere, gestoetara hurreratzen ziren lagunak askoz gutxiago izan ohi ziren hildakoa poliziarekin izandako tiroketa baten ondorioz edo lehergailuak eztandakoan, etakidea zenetan. Alabaina, gesto hauek beti egin dira. BAK-Gestoko taldeen arduradunok beti geureganatu genuen printzipio hau. Egiari zor, BAK-Gesto por la Pazeko kide izateko, sine qua non baldintza zen hura.

Bestetik, ETAko kide baten hilketaren ondoren, BAK-Gesto por la Pazek bere gaitzespenezko gestoak egiteak izugarri sumintzen zuen ezker abertzale delakoa. Ez dute sekula jasan, ustez `eurenak propio diren hildakoak` BAK-Gestoren protesta Mostrar anexos Anexos:19890919 prensa gestos Txili y Manu 19891122 prensa Muguruza 19930926 El Correo Garlparsoro . Hainbat aldiz, honelako gestoetara joandako lagunei fisikoki eta irainkako erasoak egin zizkieten. 

BAK-Gesto por la Pazen hilketa guztien aurkako jarrera hau arrazoitzen duten bi dokumenturik onenetakoak hemen dituzue: Imanol Zubero eta Ana Rosa Gómezek Bake Hitzak aldizkarairen 20 eta 45, zenbakietan idatzi zuten, hurrenez hurren. Bizia bera aldarrikatzeko eta tresna politiko gisa erabil ez dadin, 17 urtez luze-zabal egin ondoren, BAK-Gesto por la Pazi bereak eta bi bota zizkion artikulugile batek, halako ekitaldi etikoki guztiz okerrak egiten genituelakoan. Kritika hark ez omen zuen itzal handirik izan, baina mahai gainean jarri zen gai hau eta horrek agerian utzi zituen gesto horrexen sustrai benetan etiko zein gizatiar askoak.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria