Bahitutakoen askatasunaren aldarrikapenak 1986an izan zuen lehen aurrekaria, Lucio Aguinagalderen bahiketa salatu zenean. Hurrengo urteetan, BAK-Gesto por la Paz kalera atera zen Andres Gutiérrez, Jaime Caballero, Emiliano Revilla eta Adolfo Villosladaren bahiketak salatzeko.