Askatasunaren aldeko Gizarte elkarteak

2000garren urtearen bueltan elkarte batzuk jaio ziren –Foro de Ermua eta Basta Ya, besteak beste-. Ez genuen apenas harremanik izan eurekaz, eta izandako gutxiek tentsio guneak bizi izan zituzten. Antza, indarkeriaren kontrako borrokan, eredu berriak behar ziren, BAK-Gestok egin zuenarena ez bezalakoa, hain justu. Hobeto esanda, guztiz kontrako eredua proposatzen zuten: gure isiltasun harkorra erabat astindu eta gutxietsi egin zuten. Gainera, indarkeriaren kontrako borrokan aber-jeltzaletasunaren aurkako borroka ere aintzat hartu behar zutela zioten sustatzaileek. Artikulu eta elkarrizketa zenbaitetan, argi asko erakutsi zuten BAK-Gestorekiko erdeinua. Hau gutxi izan balitz, guk ordura arte erabilitako kontzentrazio gune batzuk eureganatu egin nahi izan zituzten, Gasteizko Posta plazan edo Bilboko Moyuako plazan nozitu behar izan genuen legetxeMostrar anexos Anexos: MOYUA_GEST_BASTA_YA_2_ETB . Gure elkarretaratze isilen ondo-ondoan, beste horiek, megafonia eta guzti, txistuak eta abarrak.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria