1993ko maiatzaren 15ean, Arantzazun, ezker abertzalearen inguruko eta terrorismoaren aurka argiro erakutsitako elkarteen arteko elkarrizketa-bilerak hasi ziren. Parte hartzaileak, besteak beste, Elkarri, Gestoras Pro Amnistía, Gernika Batzordea, Herria 2000 Eliza eta Senideak, ezker abertzalearen inguruko hauei, terrorismoaren aurkako beste hauek ere egon ziren: Gesto por la Paz, Denon Artean eta Bakea Orain. Ondorengo topaketak, Otxarkoagan eta Gernikan, uztailak 10 eta urriak 30, hurrenez hurren. 1994ko urtarrilaren 16an, Maroñon azkendu ziren.
Maroñoko azken topaketan, BAK-Gestok honako dokumentua aurkeztu zuen: ‘Para salir de la situación de violencia’. Partaide gustiek sinatu zuten Maroñoko Akordioa: “Edozelan ere, denok sinatu dezakegu elkarrizketa dela biderik onena bakea lortzeo eta akordioetara heltzeko, indarkeria mota guztiak alboratuz”.
Bake Hitzakeko 8.zbk horretan BakeGernikatik Maroñorako Elkarrizketak’ jasotzen dira.
BAK-Gestoren parte harztea ez zuten askok ulertu. Hori dela eta, 1994ko urtarrilaren 20an, prentsaurrea egin genuen azalpenak agertzeko asmoz. Urete bereko otsailaren 19an, “La incomprensión de Maroño” egunkari artikulua kaleratu zen
1995eko apirilaren lehenengoan, aurreko tankerako bilerak hasi ziren, antzeko partaideekin. Gernikan izan zen bileran, Gestok “Diálogo y construcción de la paz” izeneko dokumentua aurkeztu zuen. Bigarren topaketarako (Altsasun) desadostasunak nabarmenak ziren eta ez zuen ezer sinatu han, eta topaketetatik ospa egin zuen BAKek. Eskubide Kolektiboen eta Bizitzeko Eskubidearen parekatzean izandako desadostasun nabarmenak irela medio.
Gainontzeko taldeek Gestori eskatu bazioten ere parte har zezan, aldeak handiak ziren eta ikuspuntuak oso urruti zeuden; hori dela eta, ez zen itzuli.