Bake-hezkuntzaz hitz egiten denean, hori aztertzeko ikuspuntua askotan bi aldiz murriztailea izaten da, batetik eskola eremuari – edo gutxiago familiakoari- soilik lotuta; bestetik, pertsonarik gazteenen beharrizana dela planteatuta. Baina edozein hezkuntza, orokorrean hartuta, eskolaratze hutsa baino zerbait gehiago da; izan ere, prozesu hau bizitza guztian zeharrekoa da eta gizarteko osagai guztiei dagokie.
Bake-hezkuntza zeregin iraunkorra eta egunerokoa, hainbat dimentsiotatik abiatzen dena eta gizarte osoari zabaldutakoa. Zentzu honetan, Gesto por la Paz-Bakearen aldeko Koordinakundea (BAK-Gesto) delakoak burututako lan globalak, duda barik, bake-hezkuntzaren lanari modu batera edo bestera ekarpen handia egin zion. Dena dela, ez da trabarik izan1991rako bake-hezkuntza beren-beregi lantzeko batzorde bat sortzeko, nahiz eta 1995era arte azpimarratzeko moduko ekintzarik ez garatu.
Bake-hezkuntzaren lana, artean hezkuntza arlo horretan indarrean zeuden irizpide orokorren arabera bideratu zen.
Alde batetik, bake positiboaren bilaketa, hau da, guzti-guztiontzat, esan nahi da indarkeria artezaren gabezia ez ezik, kulturala eta estrukturala ere badela; azken batean elkartasuna, justizia eta berdintasunaren garapena da.
Beste alde batetik, gatazkaren perspektiba sortzailea. Gatazka bera, kolektibo ororen ezaugarri komuna izanik, berezko prozesu naturaltzat eta bizitzarekin batera datorren zerbait dela onartu behar da, beti ere era positiboan hartzen bada, pertsona-, gizarte-, eta hezkuntza-garapenerako eragile interesgarria bihur daitekeena.
Baldintza hauetan, egitekoa zen lana kokatu behar zen bake-hezkuntzaren beharrizanen arabera hiru mailotan:
Inguru honetan, bake-hezkuntzaren zereginak bere gain hartu behar izan zuen beste zailtasun bat, hau da, Euskal Herrian sortu zen berezko indarkeriaren aurrean aldeko/kontrako agertzearena. Horregatik, bada, testuinguru honetan beste edonon baino beharrezkoagoa zen, inon bada, bake-hezkuntzari ekitea. Bide honetan aipatu beharrekoak dira utziezinezko erreferentziak; Xesus R. Jares, Federico Mayor Zaragoza edo Xabier Etxeberria eta taldeak, esaterako Seminario Galego de Educación para a paz, Redpaz, Fundación San Valero, edo Seminario de Educación para la Paz de la Asociación Pro Derechos Humanos.