ETAren amaieraren ibilbide luze honetan, azken dokumentua atera zuen Gestok kalera: Euskal Herrian oroimena lantzeko bete beharreko irizpideak agertzen ditugu, azken 50 urteotan bizi izandakoa deslejitimatzen eta begi kritikoekin artatzen duen testua, hain zuzen. Guztion arteko kontzientzia piztea izan da helburua, zer arraio gertatu zaigun, nolatan baimendu dugun, zer-nolako baliabideak erabili diren eta oraingo elkarbizitza eraikitzen hasteko, ahaztu ezineko historia edo oroimena ardatz izan behar dugula, antzeko akatsik ondorengoek burutu ez ditzaten.