Askatasuna

Terrorismoak dakarren zapalkuntzaren aurrean, askatasuna aldarrikatzeko, Euskal Herriko Giza-Eskubideen aldeko Elkarteak (EHGEE) bultzatutako honako kanpainak jarraitu genituen:

1992ko urtarrilaren 12

BAK-Gesto por la Pazek EHGEEk abian jarri zuen Ya no me callo. Orain ez gara ixilduko kanpainan buru-belarri lagundu zuen. Indarkeriazko ekintza bat gertatu ondoren, arduraduna zen erakundera postalak bidaltzean zetzan kanpaina. Hartara, milaka postal bidali zioten ETAri (Herri Batasunaren helbidera) erailtzen zuen bakoitzean, eta, neurri txikiagoan, Gobernuari (Gobernu Zibilari) tortura delituak izan zirenean.

1993ko urtarrilaren 17

EHGEEren kanpainari sostengua ematea aprobatu genuen, Yo también opino. Nik ere neure iritzia. Bigarren kanpaina honek bestelakotsua izan zen: zenbait postal egin ziren honako esaldiokin hausnarketa piztu nahirik: ETA ez, zergatik ez?, ¿Nola izan gaitezke solidarioak torturaren eta terrorismoaren biktimekin?, Zuk, zer proposatzen duzu berradiskidetzeko?, Geu ere arduradunak gara beste herri batzuekiko errespetu eta estimua galtzeagatik? Milaka egin eta banatu ziren, gogoeta sortu eta iritziak hartuko zain

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria