Azken urteotan indarkeria deslejitimatzen duen diskurtsoa garatu eta paperera eraman dugu Anexos: Charla Gernika
. Hasiera-hasieran horrela izendatu ez bagenuen ere, gure ibilbide osoak ideia hori izan du abiapuntu eta jomuga. Argi ikusi dugu kontzeptu honek indarkeriaren salaketan gainontzeko aldarriak biltzen dituela, hala nola biktimen aldeko aldarrikapena, Giza Eskubideen defentsa, politikagintzaren ikuspegi etikoa, gatazken deslotzea, etab. Ekintza guztiok zuten xede bera: gure gizartean haragiturik dagoen indarkeriari lejitimazioa kentzea.