Gure izaera

Gesto gehienak herri eta auzoetan sortu ziren, pertsona anitz eta desberdinen arteko topaketa zela medio Mostrar anexos Anexos:ZABALBURU_concentración_ETB. Ezin ukatu talde horietako kide asko elizako oinarrizko elkarteetan parte hartzaile aktibo zirela.

Gestoak kokapen zehatza zuen, tokian tokikoa: auzoan, ikastetxean, campusean…eta ordu jakina. Hala ere, Koordinakundearen zati bat beti saiatu zen ordua bateratzen, ordu berbera hartzen, baina lortu ez. Talde bakoitzaren ezaugarriek ordu bat edo beste ekartzen zuten, eta hartara, talde bakoitzaren ordutegia errespetatu zen kontu handiz. 

Poliki-poliki gestoak Euskal Herriko paisaiaren zati bihurtu ziren. Mª Jesús Funesen hitzetan “finean, `gestoak´ leku eta ordu berean, eta prozedura beti berbera izaki, noizero edo, antzezlan dramaturgiko bera garatzen den errito gisa definitu ditzakegu. Bizipen baten dramatizazioan oinarritzen den irudikapen bat. Irudikapen horrek ematen digu argia `gesto´ hauen eraginei buruz, bai parte hartzaileengan bai gainontzeko populazioan".

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria