Arlo aurre-partidista

Erakunde orok du garapen eta aldaketarik denboraren poderioz, baina BAK-Gesto por la Pazek nahiko tinko eutsi zien hasieratik emandako mezuei: pertsona guztientzako Giza Eskubideen defentsa, bizitzeko eskubidea besteen giltzarri izanik, eta bestetik, arlo aurre-partidista, edo alderdi aurreko esparrua. Printzipio hauek zutabe izanda, Gestoren jarrera identifikagarri batzuk bere -edo gure- egin ziren, egin genituen, urteak joan urteak etorri.

Printzipio hauek, politikari atxikiago, nonbait, “Politika Handia” deritzon arloan egon litezke. Nahita, BAK-Gestok eguneroko politikagintzaren gorabeherak komentatzeari egin zion uko. Ez zen huraxe bere egitekoa. Alabaina, indarkeria ardatz zen debate antzuetan jarrera kritiko tinkoari eutsi zion.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria