Beti ere, soiltasunez kudeatu dugu erakunde honen arlo ekonomikoa. Aipatu bezala, pertsona liberatu bakarra izan dugu une oro. Batez besteko urteko aurrekontua 125-150.000 euro bitartekoa izan da. Gastu horren %42 autofinantzazioaren bidez egiten zen, hau da, 800 laguntzaile ekonomikoen diruemaitzarekin. Gainontzekoa, %58 alegia, erakunde publikoetara bidalitako eskariei emandako dirulaguntzaren bidez. Hurrengo koadroan, azken urteotan izandako finantzaren zirriborroa ikus daiteke:
BAK-Gesto por la Pazen finantzaren zirriborroa
Batzuetan, ziurgabetasunak eta laguntzen bestelakotasunak kolokan jarri ditu gure jarduerak burutzeko bideak. Autofinantziazioa indartu eta sustatzeko, kanpaina batzuk jarri genituen abian, laguntzaile berriak lortzeko asmoz edota genituenei diru kopurua handiagotuta. Kanpaina horiek, 1994ko maiatzean, 1996ko azaroan, 2005eko martxoan eta, azkena, 2008ko azaroan2008 Anexos: 19940513 RP financiacion Financiación_campaña_calle Tarjeta colaboradora, 1992 19961130 El Correo financiacion 20050324 El Correo financiacion 20081108 Financiación Diario Vasco
.
Jarduera-kostu nagusiak aurrekontu osoaren %50-55 bitartekoa izan da, aldaketa handirik gabe urteotan. Gainontzeko gastuak egitasmo eta jarduera berri eta desberdinak ordaintzeko bideratzen ziren, urtean urtean bestela: bakerako kulturaren sustapena, indarkeriaren aurrean mobilizazio hiritarra, biktimenganako elkartasuna, e.a. Hauek izan dira ildo nagusiak, baina beste ekimen batzuk ere jarri ditugu abian; batzuk aipatzekoak dira:
Edozelan, ere, BAK-Gesto por la Pazen jarduera, ekimen eta lanak bere kolaboratzaileei esker egin ahal izan dira, baina bereziki, ekintza, kanpaina, xede eta, oro har, talde hau abian jartzea ehunaka pertsonaren ideia, ahalegin eta izerdi anonimoari esker izan da, beti ere boluntario gisa, hutsaren hurrengoaren truk, irribarre goxo baten truk.