Bakearen aldeko Koordinakundeak hasiera hasieratik izan eta erakutsi zuen Euskal Herrian zegoen askatasun faltagatik eta ezker abertzaleak eta ETAk pertsona jakin batzuei Anexos:19891006 El Correo amenazas
, lanbide jakin bat (segurtasun-indarrak, komunikabideak, judikatura, politika…) garatzeagatik, edo indarkeriaren aurka jarrera argia izateagatik, jasanarazten zien jazarpenak eragiten zion kezka larria. Adibiderik ikaragarrienetakoa Imanol Larzabal kantautorearen kasua izan zen. Bakearen aldeko Koordinakundeak gogotsu babestu zuen 1989an berari elkartasuna erakusteko eta guztiz onartezinak ziren molde ikaratzaileak salatzeko antolatu zen Beldurraren aurka kanpaina. Anexos:19891104 Carta ConImanolcontraelmiedo19891105 El Correo campaña contra el miedo
1995tik aurrera, bere buruari Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM / MLNV) izena jarri zion taldeak ideia nagusitzat “oinazea sozializatzea, sakabanatzea” zuen Oldartzen ponentzia, azken ondorioetaraino eramateko prozesuari ekin zion. Kale borroka deitu zuenaren bitartez, bizimodua jasanezin egite aldera, jazartzen, mehatxatzen eta ikaratzen saiatzen zen pertsona jakin batzuen aurkako ekintzak finkatzen hasi zen. Urte horretan bertan, Bakearen aldeko Koordinakundea-Gesto por la Pazen Bake Hitzak – Palabras de Paz aldizkariak “En el punto de mira” izenburua zuen berariazko alea argitaratu zuen gaiari buruz. Era berean, 1995eko azaroaren 18an, Bakearen aldeko Koordinakunde-Gestok prentsaurrekoa Anexos: 19951118 RP amenazas19951118-RP_Amenazas
eman zuen, erakundeko 20 kide ingururen partaidetzarekin –helburua, gizartearen beraren ahots zabala, anitza irudikatzea zen-, gero eta gizatalde eta gizabanako gehiagoren aurkako gero eta mehatxu ugariagoak salatzeko agiria aurkezteko.
Bi urte geroago, 1997ko azaroaren 18an Anexos:19971218 RP texto19971219 CVP_RP_ETB19971219 prensa RP amenazados
, BAK-Gesto por la Pazek, mehatxuen eta hauek eragiten zizkieten ondorioen eraginik gordinena jasaten zuten taldeei buruzko datuak aurkeztu zituen prentsaurrekoan. 1998an zehar, epaileen, unibertsitateko irakasleen, e.a. talde kaltetuek antolatutako ekitaldiak babestu ziren eta Gernika-Lumoko Bakearen aldeko Koordinakundeko kideak kalera ere atera ziren udalerriko mehatxu-pintadak ezabatzera Anexos:19980506 El Correo Gernika.Miembros de Gesto borran pintadas19980508 El Correo pintadas
. 1999an prentsaurrekoa egin zen kale borroka salatzeko eta mehatxuak jasotzen zituztenei elkartasuna adierazteko Anexos:19990223 RP amenazados19990224 El Correo RP amenazas
, eta bere negozioaren aurka hainbat eraso jasan zuen Santurtziko zinegotzi baten aldeko elkartasun-ekitaldia burutu zen Anexos:19990324 prensa acto Santurce amenazas19990323 ElCorreo CVP santurce19990323 El Correo contra Santurtzi
.
Hala ere, 2000. urtea izan zen BAK-Gesto por la Paz kalean ekitaldiak sistematikoki egiten hasi zenean. Mehatxu eta bortxaketaren bidez, gure gizartearen aniztasuna deuseztatu nahi zuen indarkeria-mota hau salatzea zen asmoa. Lehenengo ekitaldia Getxon antolatu zen apirilaren 2an, ‘Aquí no sobra nadie’ goiburupean.
Urte bereko uztailaren 21ean, BAK-Gesto por la Pazek Jazarpen Indarkeria deitu zuenaren inguruko agiria –Bakearen aldeko Koordinakundea jazarpen indarkeriaren aurrean- kaleratu zuen eta 2006ra arte etenik gabe garatu zen salaketa-kanpainari ekin zion, funtsean ekitaldi publikoak eta hausnarketarako jardunaldiak gauzatuz
Hain zuzen ere, sei urte horietan jazarpen indarkeria salatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko 39 ekitaldi egin ziren ziren Euskal Herri osoan. Kanpaina hau, era esanguratsuan sendotu zen 2003an, publizitate-kanpaina indartsuarekin. Iragarkiak eman ziren irratietan, eta prentsan “” 600.000 kuadriptiko banatu ziren Euskal Herri osoan, agiria zabaldu zen, iritzi-artikuluak idatzi ziren, e.a. Gainera, gaiari buruzko gogoetarako jardunaldi ugari eta berbaldiak egin genituen. Mehatxupean – Perseguidos
Nahiz eta arazo larria izan eta erantzun sendoa eskatu, gizartearen erantzuna ez zen bidegabekeriak merezi zuen bezainbestekoa, hau da, sendoa. Seguruenik, bi faktorek eragin zuten zuzenean erantzunaren arduragabekerian. Alde batetik, indarkeria isila eta ezkutua zen, pertsona jakin batzuen aurka egiten zelako eta biktima bera, askotan, jasaten zuen mehatxua ezkutatzen saiatzen zelako. Eta, bestetik, Bakearen aldeko Koordinakundeak deitzen zituen ekitaldiek ez zieten mehatxupeko egoera zehatzei erantzuten (noiz edo noiz izan ezik); ekitaldi hauen bitartez, herritarrak ohartarazi nahi genituen jazarpen indarkeria bezalako arazo larri baten aurrean. Honek, beharbada, indarra kendu zion deialdiari. Hala ere, gure esku zegoen guztia egin behar genuen biktimek sentitzen zuten tentsioa ez gehitzeko. Ekitaldi haiei helburu bikoitza egotziko genizkieke: gizartea gertatzen ari zenaz jabe zedila, zeharka, biktimek adorea eta gizartearen berotasuna senti zezatela. Honen haritik, 2000tik 2008ra arte, BAK-Gesto por la Pazek ehunka gutun bidali zizkien elkartasuna adierazteko udaletako ordezkariei, enpresariei, alderdi politikoen egoitzei, banku-erakundeetako arduradunei. 2001ean bakarrik, 363 gutun bidali zitzaizkien mehatxatutako lagunei edo erasotako erakundeei.
Nolanahi ere, elkartasun zeinuak ez ziren horretan geratu. 2003ko udaberrian egin zen koordinakundearen bileran, mehatxatuta zeuden alderdiei (batez ere PP, UA eta PSE-EE, baina baita ezker abertzalearen ingurukoak ez ziren alderdi guztietako Gipuzkoako herrietako hautagaitzei ere), BAK-Gesto por la Pazeko kide boluntarioen izenak beharrezkoa zen lekuetan hautagaitzak osatzeko eskaintzea proposatu zen. Eztabaida bizien ostean, koordinakundea, erakunde bezala eskaintza horretan ez inplikatzea erabaki zen baina, diskrezioz, alderdiekin batera Bakearen aldeko Koordinakundeko boluntarioen prestasuna kudeatzen lagunduko zuen zailtasunak zituzten zerrenden kasuan, bi premisarekin: beren burua eskaintzen zutenek ez zuten osatu beharreko hautagaitza aukeratuko eta hautagaitza hori ez zen beren bizilekuko udalekoa izango. Horrela egin zen. BAK-Gesto por la Pazeko ehun lagun inguruk lagundu zuen mehatxatutako hautagaitza desberdinen zerrendak osatzen.
Honen haritik, 2003ko apirilaren 26an, BAK-Gesto por la Pazek “Askatasun eta bizikidetasunaren aldeko adierazpena” aurkeztu zuen, berrogeita hamar lagun ingururen babesarekin. Udal hauteskundeak aurrez aurre, kezka handia zegoen bi konturengatik: a) Euskal Herriko herri askotan, hautagaitza asko askatasunik gabe aurkeztuko zelako; b) hauteskundeetan izaten zen tentsio eta krispazio giroagatik.
Adierazpen honen inguruan, ekitaldia Durangon burutu genuen apirilaren 29an, “eskerrik asko, gracias” goiburupean. Jendaurrean eskertu nahi zitzaien hauteskundeetan hautagai gisa, batez ere alderdi politiko mehatxatuetako hautagaiak aurkezteak zekarren ahalegin eta sakrifizio pertsonala.
2009. urtean, BAK-Gesto por la Pazek jazarpen indarkeriaren aurkako bi ekitaldi egin zituen Donostian, maiatzaren 16an Anexos:20090516 DONOSTIA CARTEL 20090516 DONOSTIA CVP 20090516 DONOSTIA Manifiesto
eta Gasteizen azaroaren 14ane Anexos: 20091114 VITORIA hoja reparto 200911 VITORIA RP CVP 20091114 VITORIA CVP 20091114 VITORIA Manifiesto
. 2002ko manifestaziorako goiburuan bezala, Bakearen aldeko Koordinakundeak, mehatxuak aipatzen zituen izenburua aukeratu zuen: “Juntos contra la amenaza. Elkarrekin askatasunaren alde” , Anexos: 2002 Manifestacion
, eta 2010ko urtarrilekoan, “Bakea, bide bakarra. Sin violencia ni amenazas” lema. Anexos:2010 Manifestacion
Presio eta mehatxua etengabeak ziren.
2010eko azaroan, ETAren jardueraren inguruko zehaztasunik gabeko garaian, BAK-Gesto por la Pazek ETA izateak berak zekarren mehatxuaren aurkako kanpaina egin zuen: “ETA es nuestra amenaza. Desegin dadila!” Anexos:20101100 Campaña amenaza Cartel20101113 RP Contra la amenaza20101100 Campaña amenaza HOJA REPARTO20101100 Campaña amenaza PEGATINA 20101113 prensa RP campaña 201011 prensa campaña 20101121 Reuters ETA amenaza20101121 Campaña MANIFIESTO20101122 prensa acto final campaña ETA_es_nuestra_amenaza_ETB_DEF
.
Orokorrean, jazarpen indarkeriaren aurkako kanpaina ororen emaitza positiboa izan zen, nahiz eta indarkeria-mota horrek luze iraun. Jazarpen indarkeria esamoldea hedatu egin zen gizarte osoan. Herritar askok eta askok arazoa ezagutu zuen eta horren inguruan kontziente egin zen, nahiz eta beste askok beste aldera begiratzen jarraitu. Orokorrean, ETAk eta bere inguruan herritarren zati handi baten aurka gauzatzen zuten jazarpenaz jabetu ginen.