Oinarriak

Mezuak indartuz eta garatuz joan ziren BAK-Gesto por la Pazeko partaideen eztabaidak eta gogoetak zirela medio. 1989an idatzitako Oinarrizko Lerroak, bizitzaren eskubidean oinarritzen ziren, nahiz eta biktimekiko aipamen zuzenik egin ez. Baina, praktikan gestoak egiten hasi zirenetik, persona bat hiltzen zuteneko hurrengo egunean agerraldi ixila egiten zen kalean, eta batzuetan, hildakoaren izena idazten zen kartel batean. Horrela, erasoa salatu nahi genue eta erasoa pairatu zuen pertsonarekiko errespetua adierazi.

1999. urtean, BAK- Gesto por la Pazek Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea bortxakeriaren biktimen egoeraren aurrean deituriko dokumentua egin zuen. Bertan, dokumentua zein biktimari zuzendutakoa zen definitzen zen: gestoen helburu ziren biktimen arteko talde murritzago bat, bere biolentziaren ondorioz hildakoak kontuan hartzen ez zituena. Hala, biktima izango ziren (talde ezberdinen) terrorismoaren biktimak, mehatxatutako pertsonak eta seguritate-indarrek terrorismoari aurre egiteko dituzten legezko atribuzioen mugak gainditu zituzten eta inolako proportziorik gabeak izan zirela frogatu ziren ekintzen biktimak.

BAK-Gesto por la Pazek beti kontuan izan zuen biktimen pertsona-taldearen aniztasuna. Aniztasun hori erasoen ondorioetatik zetorren, gertatu zirenez geroztik pasatako denboratik, erosotuen egoera sozio-ekonomiko ezberdinetik, erasotzaileen identitate ezberdinetik, etabarretik. Denak biktimak ziren eta horregatik, aintzatespen publiko baten zordunak; justiziaren eta egiaren eskubidea zutenak eta dutenak.

Halere, biktima batzuek hausnarketan ñabardura bat behar dute: era berean borrero izan ziren. Borrero-biktima izan direnei beraien biktimatasuna doi-doian onartu behar zaie, dagozkien egia, justizia eta memoriarako eskubideekin. Baina, era berean, borrero gisa ere epaitu behar ditugu. Onartezina litzateke beraiek borrero izan zirela ahaztea, gerora biktima izan zirelako.

Horregatik guztiagatik, biktimen aldeko solidaritate nahiz aintzatespen-ekintzetan, guk, aintzatespena biktima bakoitzaren aurretikako ibilbide pertsonalarekin uztartzea ekidin genuen, alde batera utzita beraietako askok omenaldi bat merezi zutela. BAK-Gesto por la Pazek beraien giza izatea azpimarratu zuen, zeinek bizitzarako eskubide osoa dakarren.

2011. urtean BAK-Gesto por la Pazek hausnarketa bereizi bat egin zuen Estatuko Segurtasun indarren behar ez bezalako ekintzen biktimen egoerari buruz: ‘Borroka antiterroristan Estatuaren neurriz kanpoko jardueren biktimak’. Dokumentu honetan aipatzen ziren ekintzak, batez ere, frankismo garaikoak eta trantsizioaren lehen urteetakoak ziren, demokraziaren lehen pausuetan gizartea ikaratzeko helburua izan zutenak. Aipatu beharrekoa da biktima horien arteko portzentaje handi batek ez zuela inolako erlaziorik izan talde terroristekin. Biktima hauei dagokienez, oraindik jakiteke dago benetan zer gertatu zen, justizia aplikatzeke dago eta, era bertsuan, egiteke dago delitu haien deslejitimizazio prozesu argi bat. Horregatik, Gestok behin eta berriz azaldu zuen Zuzenbidezko Estatuaren ardura zela bortxakeria honen eta beronen biktimen aurrean erantzun aktibo bat ematea.

Mehatxaturiko eta jazarritako pertsonenganako kezkak hausnarketa bati bide eman zion, eta horren ondorioz, 2000. urteko dokumentua izan zuen: ‘Bakearen Aldeko Koordinakundea jazarpen biolentziaren aurrean’. Lan honi esker, BAK-Gesto por la Pazek Jazarpen-biolentziaren kontzeptuaren erabilera hedatzea lortu zuen, etengabeko mehatxu eta beldurrarazteak kale-borroka soila zirenaren iritziaren aurka egiteko.

2012. urtean, BAK-Gesto por la Pazek ‘Indarkeria deslejitimatzen duen oinarrizko memoria baten alde’ dokumentua argitaratu zuen. Beronen oinarria zera zen: biktimei jazotakoa bortxakeriak astindutako gizartearen etorkizuneko memoriaren parte izatea behar-beharrezkotzat zergatik jotzen zen azaltzea. Beste gai batzuen artean, biktima mota ezberdinen existentziak beraiek eragindako biolentziak justifikatzeko erabili izana eta beraietatik eratortzen diren ardurak ezeztatu nahi izanaren moral-gabetasuna salatu zuen.

Laburpen gisa, BAK-Gesto por la Pazek, funtsezkotzat jo zuen biktimen aldeko ekintza guztiak jarrera bateratu eta irizpide aurre-partidistetan oinarritua izan zitezen, beti ere taldearen aniztasuna errespetatuz. Hala ez izatera, beraien bakardade-sentimendua sakonduko zelako.

Biktimen sostengu-lanean talde bakezale honek oso garrantzitsutzat jo du betidanik biktimenganako hurbiltasuna. Topaketa horietan Gestok min asko eta handiak aurkitu zituen, isildutako mina, baita amorrua ere. Horrela, Gesto izuaren itzal luzearen testigu izan zen; urteen buruan hurrengo belaunaldiengan islatzen zena eta, aldi berean, sakonagoa egiten zena atentatu eta erasoen errepikapenaren ondorioz, erailketa justifikatzen zuen gizartearen giroaren ondorioz, eta jasotako gorrotoaren ondorioz. Bere lanen garapenean BAK-Gesto por la Pazek esker-on ugari ere jaso zuen eta tartean, inoiz kontuak ere eskatu zizkiguten. Baina Gestok egin zuen aurkikuntzarik bikainena hainbat eta hainbat biktimak gorrotoaren aurka eraiki zuten dike handiarena izan zen. Beraien ondorengoak izuarengandik kanpo hezten saiatzean eta beraien buruak ere gorrototik aske dauden pertsona bezala berregiteko ahaleginean eraikitako dikea.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria