Hasierako elkarteak

Azaroko lehendabiziko gesto horren ondoren, beste asko etorri ziren geroago eta ekimen honek indarra eta zabalkundea lortu zituen, nahiz eta hasiera-hasieratik ezker abertzalearen kritika zorrotzak jaso zituen Mostrar anexos Anexos:19851126 prensa critica Idígoras. 1986an zehar, Bizkaian, nola-halako hartu-emana zeukaten talde batzuk sortu ziren. Apirilean, Donostian, Euskal Herriko Bakearen aldeko Elkartea edo Asociación por la Paz de Euskal Herria sortu zenMostrar anexos Anexos:1986 prensa nace Asociacion Paz EH19860417 El Correo nace la Asociacion. Hurrengo urteko apirilean, Bilboko Escolapios ikastetxean bilera bat egin zuten, berez ordurako Gesto por la Paz Koordinakundea zena gorpuztu nahian. Batzar hartan, elkarretaratze tokietako kideek hartu zuten parte –Plaza Zirkularreko Itaka taldeak, Deustuko Unibertsitateak, Alde Zaharra, Errekalde, Askartza ikastetxea, Las Arenas, Leioa, Deustu, Otxarkoaga eta besteren batek ere bai-. Hartutako lehen erabakietako bat zera izan zen: gesto guztiak ordu berean eta iraupen bera izatea. Helburu nagusia jendeak ekimena ezagutzea eta talde gehiago sortzea zenMostrar anexos Anexos:1987 prensa reportajes.

1987ko maiatzaren 9an, Gesto por la Pazek lehenengo manifestaldia antolatu zuen, “Ez dago bakerako biderik. Bakea da bidea”. Prentsaren esanetan, “mila pertsona baino gehiagok hartu zuen parteMostrar anexos Anexos: 19870510 El Correo manifa. Hartara, talde asko harremanetan jarri ziren, geroago Koordinakundean ekintzaile hutsak izango zirenak. Bestetik, Asociación por la Paz de Euskal Herria izenekoak, ETAk bahituriko enpresari Andrés Gutiérrez Blancoren familiaren baeste aldera, sinadura bilketari ekin zionMostrar anexos Anexos:19870620 El Correo secuestro y gestos.

Hurrengo manifestazioa 1988ko urtarrilaren 30ean egin zen, Gandhiren hilketaren urteurrena gogora ekarrizMostrar anexos Anexos:19880130 Manifestacion enero1. Goiburua “La paz depende de ti - Pakea zure eskuan dago” izan zen. Estraineko aldiz erabili genuen Koordinakundearen logotipoa, lehentxoago aurkeztu eta onartua. Manifestazio hura Bilboko Arenalean amaitu zen, euskeraz eta erderazko komunikatua irakurrita. Jende andana etorri zen gugaz eta hedabideetan ere ekarri zuen soka luzerik. Harrezkero, nabarmen handitu zen gure presentzia hedabideotan. 

Denboraren poderioz, urtarrilaren 30 hori, Bak-Gesto por la Pazen deialdiarekin lotu zen, nahiz eta eragozpen batzuk gailendi nbehar izan ziren. Izan ere, urte berean, maiatzaren 14an beste manifestazio batera deitu genuen, honako lemapean: “Demos su oportunidad a la Paz / Eman Pakeari aukera”. Ugariagoa izan zen jendetan eta hainbat egunkariren azala ere izan ginen.Mostrar anexos Anexos:19880514 Mani Demos una oportunidad.

Bi manifestazio eta egin beharreko gesto horiez gain, Gesto por la Pazek Amnistía Internacionalek sortutako Giza Eskubideen 40. urteurrenaren kanpaninarekin bat egin zuen, eta bai Gestok bai Asociación por la Paz de Euskal Herriak, Bakearen aldeko 4. Ibilbidea antolatu genuen. Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatzean Emiliano Revillaren bahiketaren aurkako ekitaldi eta beste sentsibilizazio-kanpaina batzuk bururu zirenMostrar anexos Anexos:19880920 Anuncio manifestación.

1988an lan handia egon zen, ezbairik gabe. Maiatzean, El Correo egunkariaren Giza Balioen Saria jaso zuen Gestok.Mostrar anexos Anexos:19880525 El Correo Premio. Orduz geroztik, hedabideetan gero eta gehiagotan izan ginen albiste. Hasierako asmoak, askotan obsesio bihurturik, norabide politiko guztietatik at egotea eta indarkeria “datorren tokitik datorrela” gaitzestea izan ziren, beti ere guztizko sakonera bakeazalea ardatz hartuta. Bost pertsonak osatutako lehenengo Batzorde Iraunkorra jarri zen abian. Baita estrainako asanblea ere, 1988ko azaroan, eta berton Sakoneko Ildoak eta Jarraibideak adostu ziren.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria