Beste talde batzuekin egindako kanpainak

Baina garaian garaiko kanpainak atondu ditugu bestelako elkarte zenbaitekin:

  • Ajuria Eneako Ituna hedatzearen aldeko Hiritar Ekimena, 1989an. BAK-Gesto por la Pazen, Asociación por la Paz de Euskal Herriaren eta Colectivos por la Paz y el Desarmeren elkarlanari esker burutu zenMostrar anexos Anexos: 19890315 DV Ajuria Enea.
  • Ya no me callo. Orain ez gara ixilduko’ eta ‘Yo también opino. Nik ere neure iritzia’ izeneko kanpainak, 1992-93 urteetan. Giza Eskubideen Elkarteak sortuta, Gestoren sostengu handia izan zuen Mostrar anexos Anexos: Ya no me callo.
  • Lazo Urdinaren kanpaina. Hasierako ideia Gestorena izan bazen ere, arlo berdintsuan ziharduten beste elkarte batzuei gonbitea luzatu zitzaien, besteak beste Giza Eskubideen Elkarteari, La Fundación-i eta Bakea Oraini Mostrar anexos Anexos: 19930729 El Correo Lazo azul . Bahiketak zirela eta, Denon Artean-Paz y Reconciliación elkartearekin bateratsu hainbat ekitaldi egin ziren.
  • Heriotz Zigorrik gabeko Guneak - Espacios sin pena de muerte’ delako kanpaina abian jarri genuen, Giza Eskubideen Elkarteak-Asociación Pro Derechos Humanos, Denon Artean eta Bakea Orain taldeekin, 1997anMostrar anexos Anexos:  1997 Espacio sin pena de muerte C

Unean-unean ekimen batzuk burutu ditugu hainbat aldiz. Esaterako, 1992ko abenduan, Gasteizen "Bakean guztiontzako tokia dago - En la paz hay sitio para todos" Giza-eskubideen Elkarteak-Asociación Pro Derechos Humanos, Denon Artean, La Fundación eta Bakea Orain taldeekin batera egindakoaMostrar anexos Anexos: 1992 Cadena Humana VI. Bestetik, Giza Eskubideen aldarrian, Amnistía Internacional, Salhaketa, Bilbo Etxezabal eta Giza Eskubideen aldeko Elkartea-Asociación Pro Derechos Humanos elkarteekin batera ibili ginen, 1998ko abenduaren 12anMostrar anexos Anexos: 19981212 DDHH cartel bai eta Amnistia Internacionalekin bat eginda, torturaren biktimen aldeko elkartasunezko ekitaldi bitan, 2003 eta 2004anMostrar anexos Anexos: 2003 Cartel torturas , e.a..
Beste agerraldi batzuek ere izan zuten oihartzunik, esate baterako, Denon Artean-ekoekin batera, 1994an, Bergizarteratzea – Reinserción  atondutako prentsaurreetan Mostrar anexos Anexos: 19940328 Deia RP.

Powered by
Logotipo Sarenet S.A.
Gesto por la Paz
Coordinadora Gesto por la Paz de Euskal Herria