BAK-Gesto por la Pazi buruzko hainbat ikerketak dioten bezalatsu, egiturari dagokionez, elkarte hau makala izan da, ahula Anexos: Estudio Alberto Romero
. Formalitaterik eza, lasaitasuna eta nor bere aldetik ibiltzea, teilatu beraren azpian egon da elkarbizitzen, era berean, taxuzko antolamenduarekin eta guztion kontrolarekin Anexos: M.J. Funes. La salida del silencio
. Guztion kontrol hori berez pizten zen halako batean, funtsezko printzipioak edo eredua bera auzitan jartzen zenetan, hain zuen.
Izan ere, erakunde hau tokiko taldez osatuta zegoen eta bi esparru eratzailetan aritzen ziren gehienbat: asanbleak eta koordinakunde-bilerak. Asanblea urtero egiten zen. Bertan, aurreko urtean egindako jardueren txostena aurkeztu eta etorkizunari begirako ekintzak eta betebeharrak markatzen ziren Anexos: 1997 Asamblea 2003 Asamblea XIV 2004 Asamblea XVI g 2006 Asamblea XVIIh 2007 Asamblea XVII n 2008 Asamblea XIX c 2011 Asamblea XXII f 2012 Asamblea
. Asanblean bertan, Batzorde Iraunkorra osatuko luketen kideak ere aukeratzen ziren. Atal honek, 8-15 pertsonakoa, erakundearen ordezkaritza ofiziala du bere esku eta, gainera, onarturiko ekimenak antolatu eta abian jartzeko agindua du Anexos: 20010900 CP 20031007 CP Vitoria 20050900 CP 20110201 CP 20110600 CP
.
Urtean zehar, Koordinakunde-bilerak daude; inoiz edo, bi hilabetero ere deitu behar izan ditugu. Beraietan, egindako lanaz hausnartu eta garaian garaiko auzi edo proposamenak jartzen ziren mahai gainean, eztabaidagai. Bi organo erabakitzaile hauetan, tokiko taldeek bozka bana zuten.
Gainera, aldi berean, Lan Batzordeak eratzen ziren, helburu zehatzei heldu ahal izateko, esaterako:
Oro har, BAK-Gestok aldaketak egiteko erresistentzia handi samarra izan du. Agian, aldaketarik adierazkorrenetako bat 2010ean izan zen, tokiko taldez osaturiko koordinakundea izatetik pertsonen elkartea izatera igaro zenean Anexos:ESTATUTOS 1990ESTATUTOS 2011
. Izan ere, errealitate gordinera eraman nahi genuen BAK-Gesto: talde lana murritzagoa zen, taldeak –salbuespenak salbuespen-, denboraren poderioz eta gertaerak ikusita, indarra eta zeregina galduz zihoazen, eta ekintza gutxi egiten zituzten, garapen lojikoari eta itxaropenari jarraiki. ETAren terrorismoaren akaberaren atarirantz abiatzen ginen Anexos: Debate sobre el futuro de Gesto, 2006
. Polizi eta judizial presioak, irailak 11ren ondorengo indarkeriaren ospe-galtzeak eta, esan dezagun lasai, hiritarron mobilizazioek eragin dute gure herri honetan eta mende honetan ETAk behin betiko amaiera adieraz dezan nahitaez.
Alde batetik, egitura ahul batek dakarren izaerak, eta bestetik, bere kideen jatorri anitzak eman diote elkarte honi nortasun bitxia, eta hartara, urte luze hauetan barna bizirauteko giltza izan dira, hor nonbait. Ziurrenik, Gestoren giharraren oinarria hala bere funtsezko printzipioak nola bere kideen elkarlan desinteresatua izan dira. Alabaina, auzi gatazkatsuak ere izan dira urteotan, eta konponduz edo moldatuz joan dira ahalik eta erarik adostuenean. Deigarrienak honakoak izan ziren:
Anexos: Miembros independientes, 1991. Nahiz eta hurbil zitekeen edonori lekua egiteko asmoa beti egon den gure artean, halako prebentzioa existitu da betidanik, agian independiente gisa funtzionatzearenak taldetan oinarritutako koordinakundearen desitxuratzea ekar zezakeelakoan. Urte berorren amaieran, pertsona independiente hauek, taldeko zenbait kiderekin batera, hiritar plataforma bat sortzearen proposamena izan zuten jira-biraka buruan
Anexos: BAKEA ORAIN, 1992. Egitasmo honek izan zuen non-zer eztabaida bi koordinakunde bileratan
Anexos: No a Bakea Orain. Acuerdos. Gestoren Koordinakundea osatzen zuten talde gehienek ezezkoa eman zioten geroxe "Bakea Orain" izena izango zuen hiritar plataforman parte hartzeari. Hortik bi egunera, hedabideen aurrean egin zuten aurkezpen ofiziala. Noski, BAK-Gestoren pertsona ezagun batzuk joan ziren hara eta, bestetik, gizartean nahasmendu txiki bat ere egon zen
Anexos: 1992 prensa presenta BO.
Anexos: 1997 prensa estructura Navarra CAMBIO_NOMBRE_EUSKAL_HERRIA_NA_ETB