1995eko maiatzaren 8an, ETAk Jose Maria Aldaia enpresari gipuzkoarra bahitu zuen. Egun berean, BAK-Gesto por la Pazek bere baliabide guztiak martxan jarri zituen, gizartea bahiketaren aurka mobilizatzeko eta enpresariaren berehalako askapena eskatzeko. Berriz ere, lazo urdina atera zuen kalera, bilkurak deitu zituen astelehen guztietan bilkura isilak egiteko ohiko lekuetan, egutegiak banatu zituen Aldaiaren askatasunik gabeko egunak salatuz… eta, ia astero, ekitaldi sinboliko deigarriren bat egin zuen, eta hori guztia manifestazio jendetsu esanguratsuekin uztartuz –BAK-Gesto por la Pazek lau hiriburuetan (Bilbao, Gasteiz, Donostia eta Iruña) batera ere antolatu zituen-. Honela, komunikabideen arreta erakarri zuen eta Aldaiaren askatasun eskariak exijitzen zuen tentsioari eutsi zion.
Inori burutik ere pasatzen ez zitzaiona, bahiketa honek ia urtebete iraungo zuela eta beste bi lagunen ondoz ondoko bahiketekin kateatuko zela zen. Horrela, BAK-Gesto por la Pazek mobilizaziorako kanpainari bizirik eutsi zion bi urte eta hi hilabetez. Ez zegoen atzera bueltarik. Aurrera egin beharra zegoen, kosta ahala kosta. Ezinbestekoa zen nekea eta beldurra alde batera uztea.
Hala ere, jarduera bizi hau ez zen debaldekoa izan. BAK-Gesto por la Pazen mobilizazioekin bat egin zuten milaka herritarrek egundoko presioa jasan zuten ezker abertzalea deitutakoaren aldetik 'ENAM-MLNV delakoak erantzuna eman nahi dien elementuen artean, BAK-Gesto por la Pazen jarduera soziala dagoenez, bere (Aldaiaren) askapenaren aldeko kanpaina bakezalea darabil bere estrategia berria (Oldartzen) martxan jartzeko. Kontramanifestazioak dira gogortasunaren gehikuntzaren eta “oinazea konpartiaraztearen” lehen sintoma’. BAK-Gesto por la Pazen ekitaldien isiltasuna eta jarrera baketsua ez ziren aldatu, nahiz eta parean beren oihu, irain, mehatxu eta, askotan, eraso fisikoekin bakezaleak asaldatu nahi zituztenak jarri. Hauek “Euskal Herria Askatu” zioen pankartaren atzean ipintzen ziren.
Bahitutakoen askatasunaren aldeko mobilizazioz beteriko urteak, ezker abertzalekoek lazo urdina zeramatenei eraso egiten zieteneko urteak, gizabanakoen eta gizartearen askatasun eta duintasunaren aldeko borroka gogorreko urteak… 1997ko uztailaren 1ean bukatu ziren, Cosme Delclaux eta Jose Antonio Ortega Lararen askapenarekin.
Erabat beharrezko suertatzen da hainbat pertsonari, heroe izateko inolako asmo barik, onespen eta omenaldia egitea, heroe gisara aritu baitziren bi urte baino gehiagoan, oso baldintza ankerretan bahitutako pertsonen askatasunaren aldeko jarrera tinko eta jendaurrekoa mantenduta. Lazo urdina eramatea, asteleheneroko sindromea jasan behar izatea, BAKek egindako deialdi guztietara joatea... horiek ez ziren lan makalak izan; eta pertsona jakin horiek indarkeria koldarrari aurre egiteko jarrera ausarta baliatu zuten eta, hartara, bakezko errebeldia garaile atera zen.