1997
1997ko Bakearen Saria. La Salle Ikastetxea, Montemolín. Zaragoza, 1997ko urtarrilaren 31
Anexo: 1997 Col La SalleEneko eta Pedro Luis joan ziren saria hartzera. Sari-emankizunaren ondoren, Pedro Luis irakasle zein fraideekin berbatan bidali zuten; Eneko, ordea, ikasleekin batera, "baratzean" edo patioan geratzera gonbidatu zuten, Gandhiren heriotzaren inguruko ekitaldi bat egiten ari zirela-eta. Geroago, Zaragozatik bueltan, Errioxako Nalda herrian geldiunea egin zuten, apaizaren atxean afaldu ondoren, hitzaldi moduko bat eman zutelarik. Garai haietan, nonahi ziren Gestoren hitzak gustuko.
Bakearen aldeko Akademiaren eta Diplomazi Korrespontsalen Nazioarteko Elkartearen DAG HAMMARSKJÖLD Nazioarteko Saria.
Anexo: 1997 Internacional DAGMaría Madrilera joan zen sari hau jasotzera.
Anexo: 1997 Premio DAG HAMMARSKJOLD DAG HAMM foto
Tamaróngo Kultur Elkartearen Giza Balioen Saria
Anexo: 1997 Tamaron. 1997ko abuztuaren 22an, Javi C, Burgosko Tamarón herrira hurbildu zen Giza Balioen saria hartzera. Arlo horretan Gestok egindako lana saritu nahi izan zuten.
Anexo:Premio Valores Humanos Asoc Tamaron
Sestaoko PSEren Ingudea-El Yunque Saria.
Anexo: 1997 El Yunque Sestao1998ko otsailaren 15ean, Sestaoko BAK-Gestoko kide batek bertoko Talde Sozialistak eman zigun saria jaso zuen.

Anexo: 19980215 Telepress el yunque
Anexo: Premio Valores Humanos, 1997 Rotaract Club. 1998ko apirilaren 4an, María Alcoyraino hurbildu zen Rotarct Clubek BAK-Gesto por la Pazi eskeinitako saria jasotzera.
1998
Westfaliako Bakea Saria, Münster, Alemania
Anexo: 1998 Paz Westfalia IEkainaren 6an, Hibai eta Paola Münster aldera joan ziren Westfalia Bakearen Saria jasotzera, BAK-Gestori emandakoa. Gure ordezkari bien gaztetasunak argi asko uzten zuen euskal gazteria ere bakearekiko konpromisoan murgilduta zegoela. Golardo bereko beste kategoria bat Vaclav Havel-i eman zioten.
Anexo: 1998 Paz Westfalia II 1998 Presentacion del premiado GxP1998 Entrega Premio Paz Westfalia Premio Paz de Westfalia Westfalia entrega El largo desolato ARGM
Bakea eta Tolerantziaren lanaren aldeko II Saria.
Anexo: 1998 Manos Blancas IbaetaManos Blancas deritzan ekimenak Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Ibaetako Campuseko BAK-Gesto por la Paz taldeari eta Gasteizko Campuseko Unibertsitate Taldeari eman zien sari bana. Rosa, Javi eta Rafa hurbildu ziren gure aldetik.
Anexo: 1998 II Premio Paz y Tolerancia Manos Blancas
Anexo:1998 Confederación de Estudiantes
1999
Tierno Galván Elkartasun eta Giza Balioen Nazioarteko Saria, 1998
Anexo:1999 Tierno Galvan SMTormes. Uztailaren 18an, Pedro Luis eta Rafa, Salamankako Santa Marta de Tormes herrira joan ziren guztion izenean sari hau hartzera.
Anexo:19990718 Sta. Marta prensa
Anexo: 1999 Martinillos99
2000
Giza Eskubideen Defentsa Saria.
Anexo: 2000 Abogados JovenesEspainiako Abokatu Gazteen Elkarteak BAK-Gestori eman zion Giza Eskubideen Saria. Mikel eta Begoña joan ziren saria hartzera guztion izenean.
2001

Anexo: 2001 Preseleccion Premio Ciudad de Cornella
Askatasun eta Balio Demokratikoen Defentsan, Jesús María Pedrosa Saria, Durango.
Anexo: 2001 Pedrosa. Barse, Espe eta Durangoko beste hainbat Gestokide hurbildu ziren Durangoraino, Jesús Mª Pedrosa Fundazioak eman zigun saria hartzera.
Anexo:20010604 El Correo Premio Jesus Mª Pedrosa2001 Juan Mª Pedrosa prensa
Fundación Social Universalen Giza Balioen Defentsaren Saria. Montilla, Kordoba
Anexo: 2001 Montilla premioFabián eta Asunta Montillaraino hurbildu ziren sari hau hartzera eta bertako ardo goxoa dastatzera.

Anexo: Premio Montilla entrega
2003
Anexo: 2003 Distincion y Reconocimiento Ayto Laredo
2006
Anexo: Medalla a los servicios distinguidos Bake AmetsZarauzko Gestokide guztiak, Ines eta Isabelekin batera, bertaratu ziren saria hartzera. Zarautz izan da BAK-Gestoko tokiko talderen bati onespena egin dion euskal udal bakarra.
Anexo: 20060819 DV Reconocimiento Zarautz1 20060819 DV Reconocimiento Zarautz2
2007
Alcobendas Hiriko Bakearen Saria. Aipamen Berezia 2007. Sintiendo el Sur (Hegoa Sentituz) izeneko ONG txiki honek, bere kide guztiak Alcobendasekoak izanik, BAK-Gesto por la Pazen hautagaitza aurkeztu zuen Alcobendas II. Sarirako. Saria, azkenik, Vicente Ferrer Fundazioarentzat izan zen, eta Aipamen Berezia BAK-Gesto por la Pazentzat.Saria ematearekin batera, Andaluziako Parkean olibondo bat landatzen zen eta horren ondoan, plaka bat. Bi olibondo baino ez dago bertan sustraiturik, Bakearen Sariaren bigarren edizioa hura azkena izan zelako. Nacho, Alcobendaseko auzoko jatorrak, Aipamen Bereziko plaka hori Euskadira ekarri zigun.
Anexo:Mención de Honor Ayuntamiento de Alcobendas
2008
José Luis López de Lacalle Saria, 2008.
Anexo: Premio LacalleInés eta Jakes, BAK-Gesto por la Pazen ordezkari gisa, jaso zuten saria. Emate berbaldian, Ignacio Latierrok zera nabarmendu nahi izan zuen, BAK-Gesto izan zela indarkeriaren aurka kalera irten zen lehenengo taldea.

Anexo: 20080509 El Mundo Premio 20080510 Premio Lopez de la Calle prensa
2009

Anexo: 2009 AAVT Premio a GxP
2011
Anexo: Irekia el Lehendakari destaca del papel de Gesto por la Paz
2012

Anexo: 20120526 Deia Premio fiscales2Espainiako Fiskal Progresisten Batasunaren Urteroko 27. Batzarrean, Jesús Vicente Chamorro Saria eman zioten BAK-Gesto por la Pazi, Justizia eta Gizartezko Interesen aldeko Lanagatik. Maika eta Fabián egon ziren emaitza ekitaldian eta ondorengo afarian, La Bilbainan.
Anexo: 20120526 Deia Premio fiscales2
Anexo: 20120618 El Mundo Premio RubialEkainaren 18an, Bilboko Alhondigan ospatu zen Gestok jaso zuen azken saria. Jesus eta Itziarrek, BAK-Gesto por la Paz izan garen guztion izenean jaso zuten saria, Patxi Lópezen eskutik, Ramón Rubial Fundazioaren ordezkari gisa.

Anexo: Ramón Rubial