Xedeak
Euskal Herriko
Bakearen Aldeko Koordinakundearen jarduera guztiek azkeneko xede bat bilatzen
dute, hots, gehiengoak nahi duen bakea eskuratu eta justizia zein gizatasuna
handitu gizartean. Horretarako, honako xede hauek lortu nahi ditu:
· Hiritarron mobilizazioa handitzea eta indartzea. Sinesten dugu terrorismoa
ezin daitekeela bigarren mailako arazotzat hartu, ezta gugandik urrun dagoen
arazotzat ere, eta, hortaz, Bakearen Aldeko Koordinakundeak gizartearen zati
handi batean sumatzen diren apatia, inhibizioa eta beldurra gainditzeko egiten
du lan. Bakearen Aldeko Koordinakundearen jarduerak izan duen ezaugarri nagusia
horixe izan da, hain zuzen ere, indarkeriaren gaitzespen sozialak publikoki
adierazteko bide izatea.
· Gizartea kontzientziaraztea, indarkeriaren aurka eman beharreko erantzun
baketsu baina tinko eta garbiaz duen erantzukizunaz jabetu dadin. Egoerak
ez dira berez aldatzen, baizik eta egoerak bizi dituzten pertsonek aurre egiteko
erabakia hartzen duten heinean, eta, euren konpromisotik, gauzak aldatzen
saiatzen diren heinean. Horregatik, ezinbestekoa da gizartearen inplikazioa:
ez da aski egoera txarto dagoela esatea. Mentalizazio-lana ezinbestekoa da
gizarte baketua eta adiskidetua lortzeko.
· Instituzio publikoek indarkeria desagerrarazteko egiten duten lana
legearen barnean eta giza eskubideak errespetatuz egiten ote den ikuskatzea.
Bakearen Aldeko Koordinakundeak beti esan du instituzio demokratikoen jarduera
legearen eta giza eskubideen errespetuaren barnean gauzatu behar dela erabat.
Alde horretatik, Bakearen Aldeko Koordinakundeak publikoki salatu du eta salatzen
du bide horretatik kanpo egindako guztia.
· Bakearen kultura sustatzea. Etorkizunean nabariak izango dira itxikeriak,
erasoek eta terrorismoak utzitako ondorioak, eta horiekin bizi behar izango
dugu. Hortaz, Bakearen Aldeko Koordinakundea oinarrizko adostasun sozial bat
saiatuko da eraikitzen problematika horren inguruan, bakearen kulturaren euskarri
moduan; ahalegin horiek giro horretan hazi eta gizarteratu diren haur eta
gazteengana zuzenduko dira batik bat.
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
![]() |
![]() |
|||||||||||||||
![]() |
![]() |
||||||||||||||||
![]() |
|||||||||||||||||