Printzipioak

Bakearen Aldeko Koordinakundearen jarduera gidatzen duten printzipioak, Funtsezko Ildoetan jasoak, hauexek dira:

· Giza eskubideen errespetua, batez ere bizitzeko eskubidearena, berau besteen euskarria baita. Alde horretatik, Bakearen Aldeko Koordinakundeak bere egiten du NBEk 1948ko abenduaren 10ean aldarrikatutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala.
· Bakearen Aldeko Koordinakundearen jardueraren eta mezuaren ardatza Euskal Herriaren inguruan ustez arrazoi politikoengatik sortzen den indarkeria da. Horrek esan nahi du bere jarduera-eremuan indarkeria espezifiko horrekin sartzen diren ekintza guztiak sartzen direla, lurralde horretatik kanpo gertatu arren.
· Indarkeria Euskal Herriko gaur egungo errealitatean erabiltzea etikaren eta politikaren ikuspuntutik zilegia ez dela salatzea. Bakearen Aldeko Koordinakundeak uste du ez dagoela inolako justifikaziorik indarkeria horretarako, ezta gehiengoaren ustezko sostengua izanik ere . Izan ere, Euskal Herrian egin diren herri manifestaziorik handienak indarkeriaren bukaera eskatzeko egin dira, hain zuzen ere.
· Esparru eta printzipio demokratikoen errespetua sustatzea. Horren bidez, Bakearen Aldeko Koordinakundeak instituzio demokratikoek merezi duten errespetua azpimarratzen du, hobetu daitezkeela ukatu gabe, hiritar gehienen borondatea ordezkatzen duten erakunde politikoak baitira. Horrenbestez, gerta daitezkeen gatazka guztiak konpontzeko balio duten tresna bakarrak mekanismo demokratikoak dira.
· Gizartea adiskidetzeko beharra. Intolerantziazko adierazpenek gora egin dute, eta horren bidez are larriago bihurtu dute indarkeria erabiltzen dutenen eta euren biktimen arteko haustura. Hori ikusirik, guztiz premiazkoa da integrazioaren eta zauri sozialak sendatzearen alde lan egitea. Adiskidetzera doan bide hori emankorra izango da sinesmen eta jarrera bakezale eta ez-biolentoek presio totalitario eta bortitzaren lekua hartzen duten heinean.


Alderdi politikoei deialdia

hasiera