|
Duela 15 urtetik, Euskal Herriko BAKEAREN ALDEko Koordinakundeak, gatazka
bortitzarekin zerikusia dukeen hilketa bat gertatutakoan, 130 elkarretaratze
isil baino gehiagotara dei egiten du. Kontzentraziook hilketaren hurrengo
egunera burutzen dira, gaueko 12'00ak egun batetik besterako muga duelarik.
Zergatik
mobilizatu bakearen alde?
- Biolentziari eta sostengua ematen diotenei aurre egiter diegun pertsona
askoren ekinbide zibikoa erakusten duelako.
- Indarkeriaren ankerkeria jasaten dutenenganako elkartasuna adierazten
duelako.
- Berez ikasbide demokratikoa baita, etorkizuna itxaropenez ikusarzaten
diguna.
- Bortizkeria darabiltenek euskal gizartearen gidariak direla aldarrikatzen
baitute.
Zergatik bat eginda mobilizatu?
- Biolentziari muzin eta biktimei elkartasuna adierazteko e¡ baita
beharrezko pentsamolde politiko bat eta bakarrc partitzea.
- Zeren eta, bakearen aldeko lanak oinarri etikoa baitarama berekin,
mobilizazio hauetatik kanpo geratu behar der edozein alderdi-eskaera
baino lehenago, hartara indarkeriari erantzun eta aurre egiteko adostasuna
aukeratuz
-Terrorismoan aritzen edo arrazoitzen dutenen aurrean bakearen aldeko
mobilizazioan batera eta elkarturik joatea ezinbestekoa baita.
Zergatik isilik mobilizatu?
- Isiltasuna bera adierazpen bakegileena baita, gure elkartea bezala,
non isiltasuna ez den biolentziaren nahietara egokitzen, ez eta balore
demokratikoetan pasibo edo esanahi bikoitzeko ere; isiltasunak, azken
finean, kaleak etikaren indarraz jazten baititu .
- Isiltasunak guztiz bestelako ideologiadun pertsonak bortizkeriaren
aurka eta bakearen alde agertzeko bidea ematen baitu.
- Era kritiko zein pertsonalean hausnartzen laguntzen duelako, eguneroko
bizimodu zaratatsuan gure herri-hirikideei arreta erakarriz.
|