hasiera

Urtarrilaren 30aren inguruan, Gandhiren hilketaren urteurrena, Bakearen aldeko Koordinakunde - Gesto por la Pazek indarkeriaren amaiera exijitzeko manifestazio bat burutzen du eta biktimei gure elkartasuna adierazi.


 

1999ko manifestazioa


"Guztion artean. La paz es el camino."

 Manifestazioaren amaierako komunikatua:


Bakea ez da jomuga, beste gizakien ondoan eguneroko bizitzan aurrera egiteko modua baizik.
Bakea ez da gure helburua, helburu hauek lortzeko modua baizik.
Bakea ez da helmuga, elkarbizitzak bere duintasun gorena lortzeko bidea baizik.
Gainera, bakea lortzen denenan gizakiak egin dezakeen sorkuntzarik bikainena bihurtzen da. Izan ere, gogorkeriaren kasuan pertsona bakar bat nahikoa den bitartean, bakeak guztien etengabeko partehartzea behar baitu gauzatu ahal izateko.

Arrazoi asko dago bakerako. Gaur, zazpi aipa ditzakegu: Jose Ignacio Iruretagoiena, Ascensión García, Alberto Jiménez, Tomás Caballero, Alfonso Parada, Inazia Zeberio eta Manuel Zamarreño. Hau da pasatako urte honen kontrastea, batetik heriotza guzti hauek eta bestetik terrorismoarekin amaitu zen urtea bezala gogoratua izango dela. Eta honek agirian uzten du, gogorkeria erabili eta sostengatu dutenak bakarrik direla bere ekintzen eta sortzen dituzten zoritxarreko ondorioen erantzuleak. Beraz, behingoz eta betirako, indarkeria-mota guztiak eta mehatxuak amai daitezela eskatzen dugu. Biziaren eta oinarrizko eskubideen erabilera interesatua gizaki batek besteari egin diezaiokeen bidegabekeriarik larriena baita.

Ez joan den urteko biktimek ez eta aurretik joan diren guztien ere, ezingo dute bizitzak eskaintzen dituen aukerak garatu. Horregatik, orain geuregan konpromezu hau hartu behar dugu: bakea gauzatzeko orduan haien oroitzapena bizirik mantentzea. Era berean, beren senitarteko eta lagunen saminaren sakonera ulertzea benetazko solidaritate-bide bihurtu behar dugu, horrela beren duintasuna berreskuratu dezaten eta bizi garen gizarte honenganako konfiantza gal ez dezaten.

Bestalde, garbi dago oraindik ere giza-izatearen balore unibertsala zer den ezagutzeko lan sakonago bat egin behar duenik badela. Baina gizartea osatzen dugun beste guztiok ere, beti eta edozein kasutan, elkarbizitza-sistema hobetzen laguntzen ulertzeak, hurrengo gailentasun morala eskatzen digu: guretzat nahi ditugun eskubide guztiak, salbuespenik gabe eskatzea, baita eskubide hauek errespetatzen ez dituztenentzat ere.

Pertsona bakoitzak, dagokion postutik, bizi-modu bezala balio etiko, gizalegezkoak eta demokratikoak onartzeko erantzunkizuna hartu behar du, eta bizitzako alderdi guztietan balio hauek koherentziaz aurrera erametekoa. Gai honetan, gure ordezkari hautatuei konfidantzazko eta elkarrizketarako guneak sor ditzaten ahalegin berezia egiteko deia zuzendu behar diegu; bide horretatik ahalik eta adostasun handienak lortzeko. Kontuan izan behar dute beraien jarrerak, akordioak bultzatzeaz gain, hiritarrengana zabaltzen den eragin pedagogiko handia duela.

Azken batean, guztion erantzunkizuna da giza-eskubideetan eta elkarrenganako errespetuan oinarritutako gizartea lortzea. Orain bake-bidean aurrerantz goazela esaten dugu, orduan benetan bakea lortu dugula esango dugu.