hasiera

Urtarrilaren 30aren inguruan, Gandhiren hilketaren urteurrena, Bakearen aldeko Koordinakunde - Gesto por la Pazek indarkeriaren amaiera exijitzeko manifestazio bat burutzen du eta biktimei gure elkartasuna adierazi.


 

1996ko manifestazioa


"Tolerantziaren bidez, bakea."

 Manifestazioaren amaierako komunikatua:


Manifestazio honek esanahi berezia izan du beti BAKEAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEARENtzat.

Bakea lortzeko NAHIAREN adierazpen publikoa da. Gainera, Gandhi eta bere ekarpen unibertsala gogoratzen digu, alegia, edozein ideiaren defentsarako bidea bakean egin behar dela.
Hemen bildu garenak era guztietako herritarrak gara. Gure ideia eta proeiktoak desberdinak dira, eta areago, aurkakoak izan daitezke. Hala eta guztiz, zerbaitek ELKARTZEN GAITU: ideia eta proiekto desberdin hoiek bide baketsu eta demokratikoen bidez defendatzeko borondateak.

10 urte betetzen dira aurten BAKEAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEA sortu zenetik. Urtehurren hontan ITXAROPENA aldarrikatu behar dugu, guztiok batera.

Sorrera garaiko manifestazio urri haiek gogoratuta, pozez hartu daiteke indarkeriaren aurka garatu den herritarren jarrera sendoa. Gainera, jarrera hori baketsua, tolerantea eta gizalegezkoa izatea lortu dugu Euskal Herrian.

Ez dugu onartzen GURE HERRIAREN IZENEAN inork hiltzea, mehatsatzea edo terrorea-beldurrikara ereitea.

Ikusezina adierazten duten zorigaiztoko jarduera hoeien aurrean, gure gizartearen gehiengoak badaki zer EZ DUEN NAHI, errespetoa eta tolerantzia direla bakea lortzeko ohinarri bakarrak.

Horrexegatik TOLERANTZIA da urte hontarako aukeratu dugun lema.

Hori bai, jarrera eraikigarrietan ohinarritutako TOLERANTZIA BIZI ETA KRITIKO batek bakarrik bihurtu ditzake DESBERDINTASUNAK ABERASTASUN-ITURRI, eta ez krispazio eta enfrentamendu antzu.

Ezin ahaztu urtehurren honek, baduela zorigaitzik, ez bait-dira desagertu gure gizartetik ekintza biolentoak.

Ezinbestekoa zaigu iaz hildako hamazazpi pertsonak gogora ekartzea eta, berriz ere, heuren senide eta lagunei gure elkartasuna heleraztea.

Bestalde, usterik txarrenak egiaztatzen diren egunotan, ezin ditugu salatu gabe utzi, Estatu-terrorismoa deitzen diren gaizkiletza ekintzak.

Eta noski, askatasunaren izenean-gure artean dugun bandera urdin handi honen bitartez, etsi gabe eskatzen dugu, berehala eta baldintzarik gabe askatu ditzatela JOSE MARIA ALDAIA eta JOSE ANTONIO ORTEGA.

Indarkeriazko jarduera hauek egon arren, argi eta garbi adierazi nahi dugu: BAKEA POSIBLEA dela, eta biolentzia gaindituko dela, ahal delako.

Bakea posiblea da, Euskal herritarren gehiengoak behar duelako eta halaxe eskatzen duelako.

Beldurra sorreraziz Euskal Herriaren borondatea ezabatu nahi dutenei, bide biolentoak alde batera uztea eskatzen badiegu lortu ahal izango da bakea.

Bakea lor daiteke, GALek egindako krimenak argitzea eskatzen badugu: erakunde juridiko, politiko eta poliziakoen erabateko lankidetza eskatuz hortarako, justizia egin dadin.

Bakea lor daiteke, demokratikoki aukeratu ditugun legezko ordezkariei eskatzen badiegu, heuren esku dauden baliabide guztiak jar ditzatela pertsona guztien giza-eskubideak bermatzeko.

Bakea lor daiteke, biktimekiko solidaritatea izateko gai bagara, eta merezi eta behar duten laguntza eskatzen badugu biktima guztientzako.

Bakea lor daiteke, POLITIKA BIOLENTZIAREN tranpatik askatzen badugu, eta ideia guztien eztabaida zabalaren alde egiten badugu, mehatsuak eta armak erabili gabe.

BAKEA ETA ADISKIDETZEA posible dira, ahal dugun guztia egiten badugu, aldentzen gaituen inkomunikazio izugarria gainditzeko, beti tolerantziaz, hitza erabiliz eta bestea errespetatuz.

Bakea, XXgarren mende amaieran, Euskal Herriko emakume eta gizonezkook dugun betebeharra da. Inork ez du egingo hori gure ordez.

Gure esku- dago adiskidetzea eta etorkizun baketsua eraikitzea.